Hitzarmena sinatu da Lasarte-Oriako Gurutz Gorriarekin
2017-01-03 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Jesus Zaballos alkateak hitzarmena aurkeztu du Gurutze Gorriarekin, elkartearen jarduera bideratzeko 3000 euro ematen dituena.
Hitzarmenak Gipuzkoako Gurutze Gorriaren gastu orokorren zati bat finantzatuko du, eta erakundeak Lasarte-Oriako programa hauetan parte hartzeko konpromisoa ezartzen du:
Kirol-instalazioen ordutegiak zabaldu egingo dira udan
2017-01-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako kirol-instalazioen 2017rako egutegiak berekin dakar Maialen Chourraut kiroldegi munizipalaren eta Michelingo kirolgunearen udako ordutegia zabaltzea.
Egutegi berriarekin, kiroldegiak ordubete gehituko du udako ordutegia astelehenetik ostiralera, 16:00etan irekiz 17:00etan egin ordez. Larunbatetan eta jaiegunetan 14:00etan itxiko du 13:00etan egin ordez. Michelingo kirolguneak ordubetez gehituko du bere ordutegia, 22:00etan itxiz 12:00etan egin ordez.
Kultur-etxearen itxiera
2017-01-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Kultur-etxea urtarrilaren 5ean itxita egongo dela jakinarazten da.
Automobil berria udaltzaingoarentzat
2017-01-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udaltzaingoak automobil berria izango du aurki. Lasarte-Oriako Easo Motor S.A. enpresa izango da unitate berria hornituko duena, Ford C-Max modelokoa, 20.184 euroan. Ibilgailua Donostiako Movitel2000 enpresak ekipatuko du, 6576,62 euroan.
Enplegu-plana: urtarrilaren 2an irekiko da 4 lanpostutarako epea
2017-01-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Herriko enplegu-planaren asmoa 4 pertsona kontratatzea da: Lasarte-Oriako baliabide artistikoen gidaren kudeatzaile bat, Guztion proiekturako 1. mailako ofizial pintatzaile bat, eraikuntzako peoi bat eta 1. mailako ofizial igeltsero bat. Kontratazioa 4 hilabeterako izango da.
KZgunearen ikastaroak Gaztelekuan
2017-01-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
KZgunea sareak teknologia berriei buruzko doako zerbitzuen eta ikastaroen katalogo zabala eskaintzen dizu Lasarte-Oriako Gaztelekuan.
Laster Arranbideko eta Kale Nagusiko tarte bi asfaltatuko dira
2016-12-29 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Udalak Arranbide kaleko eta Kale Nagusiko asfaltatze-lanak adjudikatu ditu. Lanak ORSA enpresari adjudikatu zaizkio 33.646 euroan, eta Arranbideko 8-16 eta Kale Nagusiko 19-21 tarteak hartzen dituzte.
Hitzarmena sinatu da Lanbidek kaltetutakoen plataformarekin
2016-12-28 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek eta Lanbidek kaltetutakoen plataformako ordezkari Victoria Molinak hitzarmen bat sinatu dute, zeinen bidez elkarteak 3000 euroko laguntza jasoko du bere jarduerak garatzeko.
URTARRILEKO AGENDA KULTURALA
2016-12-27 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
MEGABAk antolatutako Errege kabalgatak, programazio berria antolatu du urtarrilean umez osatutariko konposizio batekin. Danok Kideren topaketa musikalek eta zineak osatzen dute hilabetea.
Jesus Zaballos alkateak aurkeztu du urtarrilerako programazio kulturala, kulturako zinegotzia den Maite Iglesias eta udaleko teknikariekin batera..
Udal polikiroldegirako izen berria
2016-12-26 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Gaurtik aurrera Lasarte-Oriako herriko kiroldegiaren izena “Maialen Chourraut” izango da.