Gurasoentzako tailerrak

2017-01-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udalak 6-11 umeen eta 12-18 tarteko nerabeen gurasoei zuzendutako lantegiak antolatu ditu. Lantegi hauen helburua gurasoak seguru sentitzen laguntzea da.  

Lantegi bakoitza hiru egunetako hiru monografikotan dago zatituta, eta otsailean, martxoan eta maiatzean zehar emango dira.

Doakoak dira eta elebitan emango dira.

gehiago irakurri

Estereotipoen kontrako kanpaina

2017-01-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udalak eta hainbat herriko eragileek etorkineen gaineko estereotipo faltsuen kontrako kanpaina jarri dute martxan.

Lasarte-Oriako Udalak eta herriko eragileek hainbat urte daramatzate jatorri eta kultura aniztasunaren inguruko lanketa egiten. Hain justu, Lasarte-Oria Gipuzkoako jatorri eta kultura aniztasun handienetakoa duen herria da. Herritarren arteko ezagutza, harremana eta aitortza areagotzeko, 2013. urtean martxan jarri zen Anitzen Sarea: herriko elkarte eta eragile desberdinak biltzen dituen sarea da honakoa.

 

 

gehiago irakurri

Izurriak kontrolatzeko zerbitzuaren kontratazioa

2017-01-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak izurriak kontrolatzeko zerbitzua kontratatu du bi enpresekin:

 

gehiago irakurri

Aterpeako bezeroentzako doako aparkalekua

2017-01-16 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udalak hitzarmena sinatu du Aterpearekin, bere bazkideak diren komertzioetako bezeroek dohainik aparka dezaten.

Jesus Zaballos Alkateak eta Ramon Ormazabalek aurkeztu dute udalak eta Aterpeak sinatutako hitzarmena, zeinen bitartez udalak 1.000€ entregatuko dion Aterpeari proiektua finantzatzeko.

gehiago irakurri

Alerta laranja: uholde arriskua euriarengatik

2017-01-16 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Azken orduetan euri asko egiten ari da eta prezipitazio iraunkor hauek ibaiaren mailaren igoera sortzen ari dira. Alerta laranja gaur hamabiak arte emana dator eta baliteke 80 l/m2 baino gehiago pilatzea kantauri isuri aldeko zenbait tokitan, gure udalerria kasu.

Beraz, Udaltzaingoa eta Zerbitzu Munizipalak zenbait neurri jarriko ditu martxan:

1.- Ibai kontrolatuko dute eta egoeraren informazioa zabalduko dute.

2.- Kale hauek itxi dira: Erribera, Mitxelin Pasealekua eta "Azkorte Bidea - Urnieta Bidean".

3.- Ibaiaren ondoan dauden lurpeko garajeetatik ibilgailuak ateratzea gomendatzen da.

4.- Kotxeak Isla plazan, Okendo plazan eta Andatza plazan aparkatzeko baimena dago alertak dirauen bitartean.

Guzti horrengatik, ibilgailuak edo bestelako jabetzak arriskuan ikusten dituzten bizilagunak adi ibili ibaiaren igoerarekin eta abixurik itxoin gabe zentzuz jokatu.

 

 

gehiago irakurri

Enpresa txikiak sortzeko laguntza berriak onartuak

2017-01-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak itzuli beharrik gabeko finantzazio-lerro bat eman du, 24.400 eurokoa, merkataritzan, ostalaritzan edo zerbitzu pertsonaletan enpresa txikiak sortzeko. 15 izango dira enpresa onuradunak.

Laguntzen helburua gure herriko hirugarren sektorea indartzea da, merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu pertsonalekin lotutako enpresa txikiak sortzen lagunduz.

gehiago irakurri

NEGUKO GAZTELEKUKO ETA KULTURETXEKO IKASTAROAK

2017-01-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Ireki da Gaztelekuaren eta Kulturetxearen neguko ikastaroetan izena emateko epea. Epe hori urtarrilaren 11tik urriaren 20ra izango da.

Gaztelekuaren kasuan, 4 dira aurreikusitako ikastaroak, eta institutuetan egindako inkesta batzuetatik atera dira: Graffiti, Break Dance & Shuffle, Dance Hall eta Gitarra. Ikastaro horiek 12tik 30era urteko gazteei zuzenduak daude. otsailaren 1ean hasi eta apirilaren 7an bukatuko dira, eta astean 2 ordukoak dira. Informazio gehiago jaso edo izena eman nahi dutenek Gaztelekura joan behar dute:

gehiago irakurri

Michelingo garajeetako hezetasunak kentzeko adjudikazioa eginda

2017-01-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Michelingo garajeetako ur-filtrazioak eragindako hezetasunak konpontzeko lanak egiteko adjudikazioa egin du Udalak, 5.648,28 euro zenbatekoarekin.

Donostiako Albañileria Illarreta enpresak egingo ditu Michelingo garajeetako ur-arazoak konpontzeko lanak. Aspaldidanik ari zen ura filtratzen tenis pistetako ipar-ekialdeko hainbat garajeetan. Kanpotik gauzatuko diren kontratatutako lan horiek filtrazioekin bukatuko dute.

gehiago irakurri

Lasarte-Oriak aurrekontu partizipatibo baten bidezko lehenengo prozesua biziko du 2017an.

2017-01-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Herritarrek aukeratu ahal izango dute 500.000€ko inbertsioaren erabilera. Horretarako, aurkezten diren proiektuetako bati eman ahal izango diote botoa, edota norbere intesekoa den bat proposatu.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak atzo hartutako erakien bozketak

2017-01-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

2017ko urtarrilaren 10ean buruturiko ohiko Udalbatzarrak  6 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan, bozketa guztien datuak ikusgai dituzue:

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna