Lasarte-Orian aparkatzea. Parte-hartzezko prozesu berri bat

2018-04-27

Abian jarritako parte-hartzezko prozesu berria aurkeztu du alkateak. Horren bidez, Lasarte-Orian aparkatzeko arazoaren irtenbideak lasarteoriatarrekin kontrastatu nahi dira.

Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak, Lourdes Acevedo herritarren parte-hartzeko zinegotzia lagun zuela, gure herriko aparkamenduari buruz herritarrek parte hartzeko prozesu berria aurkeztu du, udalbatzarrak hartutako akordio bat betetzen duena.

Lasarte-Oriako Udala jakitun da gure herriak duen arazo handienetako bat aparkatzeko tokiarena dela. Arazo hori erremediatze aldera, zenbait jarduketa egiten ari gara, aparkatzeko plazen kopurua gehitzeko xedearekin, lur gainekoak bezala lurpekoak ere:

Orain artean egindako ahalegina handia izan bada ere, beharrezkoa zaigu neurri gehiago hartzen jarraitzea, betiere gure kale eta plazen irisgarritasuna eta kalitatea errespetatuz, herritar guztiek erabili eta gozatu ahal izateko, ez bakarrik aparkatu nahi dutenek.

Lasarte-Oriako aparkamenduari buruzko estudio tekniko bat egin da udalbatzarraren eskariz, eta han jadanik planteatzen dira zenbait proposamen. Hala ere, komenigarritzat jotzen da parte-hartzezko prozesu bat martxan jartzea.

Prozesu berri hau maiatzaren 2an abiatuko da, parte hartzeko 8.000 orri banatuz lasarteoriatarren etxeetako postontzietan. Orri horretan, herritarrek modu irekiagoan proposatu ahalko dituzte herrian, beren auzoan edo kalean aparkamenduaren arazoa hobetzeko moduari buruz dituzten ideiak eta proposamenak.

Parte hartzeko orriak udalak eraikin munizipaletan dauzkan postontzietan entregatu beharko dira, eta orriak aurkezteko epea maiatzaren 18an amaituko da.

Udalaren webgunearen bitartez ere egin ahalko dira proposamenak, kontsulten atalean. Handik, edo on-line erantzun ahalko da, edo parte hartzeko orria deskargatu ahalko da, bete eta gero postontzietan uzteko.

Jasotako proposamenak zerbitzu teknikoek analizatuko dituzte, haien bideragarritasuna aztertzeko eta, bideragarri izanez gero, haien kostua kalkulatzeko. Bideragarriak badira eta kosturik ez badute, Zerbitzu Publikoetatik hartuz joango dira. Kosturik badute, ondoren, eta ahal den neurrian, Udala proposamen horiek bere aurrekontuetan txertatuz joango da.

PARTE-HARTZEKO ORRIA DESKARGATZEA: ../ckfinder_files/files/Lasarte-Orian_aparkatzea.pdf

Bozkatu

2018ko San Pedro jaietako kartela hautatzeko epea zabalik

(Galdeketa itxita)

2018-04-12

2018. urteko San Pedro jaietarako Kartel Lehiaketara lanak aurkezteko epea jada amaitu da. Aurtengoan, guztira 54 lan aurkeztu dira lehiaketara eta Lasarte-Oriako udalak herritarren iritzia zein den jakin nahi du, herriko festetako kartela zein izango den hautatzeko.

Bozka emateko epea maiatzaren 20ra artean egongo da zabalik. Behin-betiko erabakia Gazteria eta Festak batzordeak hartuko badu ere, bozka guzti hauek kontutan hartuak izango dira. Animatu eta parte hartu!

Hemen kartelen galeria daukazu. Iritzia emateko, bidal iezaguzu e-mail bat sanpedrojaiak@lasarteoriasarean.eu helbideari.

Gehiago ikusi

ZARATA-MAPA: Lasarte-Oriako Soinu-Ingurunea Hobetzeko Ekintza Plana 2017-2021

(Galdeketa itxita)

2018-03-06

Zarata-mapa onetsi ondoren, Udalak Lasarte-Oriako Soinu-Ingurunea Hobetzeko Ekintza-Planari buruzko zirriborro bat prestatu du, eta herritarren eskura jartzen du, jendeak bere proposamenak egin ahal ditzan. Proposamenak apirilaren 18ra arte aurkeztu ahalko dira.

Zarata-mapak Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko 213/2012 Dekretuari erantzuten dio, eta kaleko trafikoak, industriak eta trenbideak udalerrian eragindako maila akustikoak determinatu ditu. Behin hots-mailak zehaztutakoan, Lasarte-Orian kutsadura akustikoa gutxitzeko eta soinu-kalitatea hobetzeko bidea emango duen plan baten prestaketan aritu da Udala.

Horrela, ekintza-planaren zirriborroa den dokumentu bat prestatu du, udalerrian soinu-ingurunea hobetzeko eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko gara daitezkeen ekintzak jasotzen dituena. Jardun-ildo nagusiak hauexek dira:

Soinu-ingurunea hobetzeko ekintza-planak duen ingurumen-izaera dela eta, Udal honek komenigarritzat jotzen du, plana onetsi aurretik, herritarrei gai honi buruz galdetzeko kontsulta bat garatzea, eta horrexegatik, komunikatu honen bidez, hala iruditzen zaien pertsonei beren iritziak edo ekarpenak Udal honi aurkezteko gonbita egiten zaie. Hiru eratara egin ahalko dituzte:

 

Soinu-Ingurunea Hobetzeko Ekintza Planaren zirriborroa ikusi

Gehiago ikusi

San Pedro jaietako omendua hautatzeko parte-hartzezko prozesua

(Galdeketa itxita)

2018-02-26

Udalak parte-hartzezko prozesu bat zabaldu du, lasarteoriatarrek aukera izan dezaten beren ustez gure herriaren alde lan egin duen pertsona edo kolektiboa proposatzeko. Pertsona bakoitzak proposamen bat egin ahalko du, eta arrazoitu egin beharko du zergatik uste duen proposamen hori aintzat hartu beharrekoa dela.

Festen Departamentuak bere proposamena egitera gonbidatzen ditu herritarrak. Horretarako, bihar, etxez etxe, postontzietan txartel bat banatzen hasi da herritarrek beren proposamenak Udalari helarazi ahal izateko

Iritzia emateko, apirilaren 20a baino lehenago helarazi behar diguzu zure proposamena, udaletxeko bulegoetan dauden postontzietara.

 

Gehiago ikusi

2018an ere… Jaietan Blai!

(Galdeketa itxita)

2018-02-26

San Pedro jaietarako proposamen zehatzik baduzu? Aurtengoan ekainaren 28tik uztailaren 1era ospatuko ditugu jaiak herrian.

Zein ekintza berri antolatuko zenuke?
Zein musika talde ikusi nahiko zenuke herrian?
Zure elkarte edo lagun koadrillarekin zerbait antolatzeko prest?

Animatu eta parte hartu!

Bete eskuorria eta utzi edozein udal eraikinetako parte hartze postontzietan! Edo bestela, proposamenak Lasarte-Oriako Udalaren web orrian ere egin ditzakezu!

Proposamenak martxoaren 20ra bitartean jasoko ditugu!

Gehiago ikusi

2019ko Inauterien gaia aukeratu

(Galdeketa itxita)

2018-02-23

Hasi da datorren urteko Inauterietako gaiari buruz proposamenak egiteko epea, “Zertaz mozorrotu nahi zenuke herria 2019. Urteko Inauterietan?” lemapean.

Festen Departamentuak 2019ko Inauterietarako gaia orain proposatzera gonbidatzen ditu herritarrak. Horretarako, etxez etxe postontzietan txartel bat banatzen hasi da, haren bidez herritarrek beren proposamenak Udalari helarazi ahal izateko.

Hainbeste denbora lehenago egitearekin lortu nahi dena da konpartsek eta herritarrek beta nahikoa izan dezatela datozen inauteritarako mozorroak eta karrozak prestatu ahal izateko.

Iritzia emateko, apirilaren 13a baino lehenago helarazi behar diguzu gaiari buruz duzun proposamena, udaletxeko bulegoetan dauden postontzietara. Proposamen guztien artean egingo da hautaketa. Eragin irudimenari eta parte hartu!

Gehiago ikusi

San Pedro jaietako omendua hautatzeko parte-hartzezko prozesua

(Galdeketa itxita)

2017-04-07

Udalak parte-hartzezko prozesu bat zabaldu du, lasarteoriatarrek aukera izan dezaten beren ustez gure herriaren alde lan egin duen pertsona edo kolektiboa proposatzeko. Pertsona bakoitzak proposamen bat egin ahalko du, eta arrazoitu egin beharko du zergatik uste duen proposamen hori aintzat hartu beharrekoa dela.

Gehiago ikusi

2017an ere… Jaietan Blai!

(Galdeketa itxita)

2017-03-17

San Pedro jaietarako proposamen zehatzik baduzu? Aurtengoan ekainaren 28tik uztailaren 1era ospatuko ditugu jaiak herrian.

Animatu eta parte hartu!

Bete eskuorria eta utzi edozein udal eraikinetako parte hartze postontzietan! Edo bestela, proposamenak Lasarte-Oriako Udalaren web orrian ere egin ditzakezu!

Proposamenak martxoaren 31ra bitartean jasoko ditugu!

Gehiago ikusi

Zertaz? 2018ko Inauterien gaia aukeratu!

(Galdeketa itxita)

2017-03-03

Hasi da datorren urteko Inauterietako gaiari buruz proposamenak egiteko epea, “Zertaz” lemapean.

Festen Departamentuak 2018ko Inauterietarako gaia orain proposatzera gonbidatzen ditu herritarrak. Horretarako, bihar etxez etxe postontzietan txartel bat banatzen hasiko da, haren bidez herritarrek beren proposamenak Udalari helarazi ahal izateko.

Hainbeste denbora lehenago egitearekin lortu nahi dena da konpartsek eta herritarrek beta nahikoa izan dezatela datozen inauteritarako mozorroak eta karrozak prestatu ahal izateko.

Iritzia emateko, martxoaren 17a baino lehenago helarazi behar diguzu gaiari buruz duzun proposamena, udaletxeko bulegoetan dauden postontzietara. Proposamen guztien artean egingo da hautaketa. Eragin irudimenari eta parte hartu!

Gehiago ikusi

Partaidetzazko Aurrekontuak

(Galdeketa itxita)

2017-01-11

Herritar estimatu hori:

Lehenbiziko aldiz, Lasarte-Oriako Udalak partaidetza-prozesu bat egingo du 2017ko udaleko aurrekontuak lantzeko, eta zuk ere parte hartzea nahi dugu.

Aurten 500.000 euroko kontu-sail bat erreserbatu dugu, gure udalerrian beharrezkoak diren inbertsioak gauzatzeko. Honekin batera bidaltzen dizugun orrian, Udaletik garrantzizkotzat jotzen ditugun inbertsioen lau proposamen egiten dizkizugu, eta horiez gain zerorrek hautatutakoren bat proposatzeko aukera ere ematen dizugu. Jarraitu beharreko prozedura oso erraza da: eman 1etik 5era puntu horietako bakoitzari, 5a zure iritziz garrantzi gehien duena izanik eta 1a gutxien duena. Behin orri hori betetakoan, udalaren zenbait eraikinetan parte hartzeko jarrita dauden postontzietan utzi ahalko duzu (udaletxe zaharrean, kiroldegi munizipalean, kulturetxean eta osasun-zentroan) otsailaren 8a baino lehen.

Herritarren boto-kopuru gehien jasotzen duen proposamena udalaren 2017ko aurrekontuetan sartuko da, aurrera eramateko.

Parte-hartzaile guztiak adin nagusikoak eta gure herriko bizilagunak direla egiaztatu ahal izateko, zeure izen-deiturak eta DNIaren zenbakia ere jarri beharko dituzu parte hartzeko orrian.

Espero dut esperientzia berri honetan parte hartzera animatuko zarela, guztion artean administrazio irekiago bat lortzeko.

Hemen duzu parte-hartzeko orria

Agur bero bat.

Gehiago ikusi

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna