Albisteak
Udalbatzarrak atzo hartutako erabakien bozketak
2017-02-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
2017ko otsailaren 14an buruturiko ohiko Udalbatzarrak 10 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan, bozketa guztien datuak ikusgai dituzue:
GAI ZERRENDA
1.- Nuria Fernandez Castrillo Zinegotzi karguari jabetza hartzea.
KARGUA HARTZEN DU
2.- 2016ko uztailaren 12an, irailaren 13an eta urriaren 11an ospatutako batzarren akten onarpena.
AHO BATEZ ONARTZEN DIRA
3.- “Kaporala-agente lehena” lanpostu berriei dagokien hizkuntza-eskakizunari eta derrigortasun-datari buruzko proposamena, EAJ-PNV, AHAL DU LASARTE-ORIA PUEDE ETA EH BILDU udal talde politikoek aurkeztua.
Puntu hau mahai gainean uztea proposatzen da. Bozketa egin eta gero onartu egiten da mahai gainean uztearena, aldeko 8 botorekin (3 EH BILDU, 3 ADLOP, 2 EAJ-PNV), Kontrako boto batekin (1 PP) eta 7 abstentzioekin (7 PSE-EE-PSOE).
4.- ADLOP udal taldeak aurkeztutako erakunde adierazpena: “Diru-sarrerak bermatzeko errenta (DBE) igoera-ri” buruzkoa. BAZTERTUA
Alde 6 (3 EH BILDU, 3 ADLOP)
Kontra 10 (7 PSE-EE-PSOE, 2 EAJ-PNV, 1 PP)
Abstentz. 0
Ondorioz, PSE-EE-PSOE eta EAJ-PNV-ek aurkeztutako mozio alternatiboa bozkatzen da: ONARTUA
Alde 10 (7 PSE-EE-PSOE, 2 EAJ-PNV, 1 PP)
Kontra 6 (3 EH BILDU, 3 ADLOP)
Abstent. 0
5.- PP udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Froilán Elespe Inciarte oroipena-ri” buruzkoa. BAZTERTUA
Alde 1 (1 PP)
Kontra 3 (3 EH BILDU)
Abstent. 12 (7 PSE-EE-PSOE, 3 ADLOP, 2 EAJ-PNV)
6.- EH BILDU udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Etxegabetzeak ekiditzeko gizarte laguntzen aurrean, finantza erakundeek duten jarrera salatzeko”-ari buruzkoa.
AHO BATEZ ONARTUA
7.- EAJ-PNV udal taldeak aurkeztutako mozioa: “Azoka eta bertako lehen sektorea berindartzeko”-ari buruzkoa. ONARTUA
Alde 13 (7 PSE-EE-PSOE, 3 ADLOP, 2 EAJ-PNV, 1 PP)
Kontra 0
Abstent. 3 (3 EH BILDU)
Jarraian bi puntu sartzeko urgentziazko bozketa egiten da. AHO BATEZ ONARTZEN da urgentzia.
8.- Kale garbiketa eta hiri-hondakin solidoak biltzeko kontratu luzapenaren onarpena. ONARTUA
Alde 10 (7 PSE-EE-PSOE, 2 EAJ-PNV, 1 PP)
Kontra 0
Abstentz. 6 (3 EH BILDU, 3 ADLOP)
9.- Hondakinak jasotzeko zerbitzua (errefusa eta tamaina handikoak) San Markos Mankomunitateari kudeatzeko mandatua. ONARTUA
Alde 10 (7 PSE-EE-PSOE, 2 EAJ-PNV, 1 PP)
Kontra 0
Abstentz. 6 (3 EH BILDU, 3 ADLOP)
10.- Galdera eta erreguak.