AZAROAREN 25EKO ADIERAZPEN INSTITUZIONALA
2016-11-25 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
“EMAKUMEENGANAKO INDARKERIAREN KONTRAKO
NAZIOARTEKO EGUNA”
Nazio Batuen Batzar Nagusiak arazoaren 25a izendatu zuen emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna, eta, egun hori kontuan hartuta, bat egiten dugu emakumeen aurkako indarkeria eta etxeko indarkeria prebenitzeko eta horien aurka borrokatzeko 2011ko Europako Hitzarmeneko oinarriekin, ‘Istanbuleko Hitzarmena’ delakoarekin; izan ere, emakumeen aurkako indarkeriari buruzko Europako lehenengo tresna juridiko loteslea da, baita giza eskubideen urraketa larri horren aurrean irismen handiena duen nazioarteko ituna ere.
Martin Berasategi Sariaren pintxo dastaketa
2016-11-25 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Gaur, bulego munizipaletan, tabernek aurkeztutako pintxoak dastatu ditu Martin Berasategik, Aterpeak antolatutako Pintxoaren ibilbideko Martin Berasategi sarira aurkeztu direnak, hain zuzen ere. Amaitzerakoan Martín Berasategik landutako pintxoen kalitate altua nabarmendu zuen.
Banatu dira Beldur Barik lehiaketako sariak
2016-11-24 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Jesus Zaballos alkateak atzo banatu zituen genero indarkeriaren aurkako Beldur Barik hirugarren bideo lehiaketako sariak. Gazteei zuzendua dagoen lehiaketak, 6 lan izan ditu aurtengoan.
DEMENTZIETAN PORTAERAREN TRASTORNOAK MANEIATZEA
2016-11-23 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Ikastaroa: Dementzietan Portaeraren Trastornoak Maneiatzea
Lekua: "Biyak Bat" Jubilatuen Elkartea
Egunak: Abenduak 12, 13 eta 14
Ordutegia: 17:45 etik 20:45 era
Hizlaria: Ana R. Fernández (Psikologoa)
Plazak: Gehienez 20 ikasle
Izen-Emateak: formakuntza@laharelkargoa.org
663057223 (Pedro Bilbatua)
Doako Ikastaroa (Foru Aldundiko Gizarte Politikarako Departamentuak Diruz Lagundutako Ikastaroa)
Udalaren eta EDPren arteko hitzarmena pobrezia energetikoaren aurka
2016-11-23 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Udalak eta EDPk hitzarmen bat sinatu dute, ahultasun egoeran dauden pertsonen babesa bermatzeko, eta horrela, pobrezia energetikoa delakoaren aurka borrokatzeko.
Zabalik dago epea eskolaz kanpoko eta kultur arloko jardueretarako diru-laguntzak eskatzeko
2016-11-22 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Gaur GAOn argitaratzen denez geroztik, 10 eguneko epea zabalduko da kultur elkarteek eta Guraso Elkarteek beren eskaerak aurkez ditzaten. 9063 euro emango dira kultur jardueretarako eta 9494 euro eskolaz kanpokoetarako.
Lasarte-Oriako Pintxoaren IV. ibilbidea
2016-11-21 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Azaroaren 25etik 27ra, Pintxoaren IV. ibilbidea antolatuko du Aterpeak. Aurtengo sariak bi dira, herritarrena eta Martin Berasategirena. Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek eskerrak eman dizkie ibilaldian parte hartu duten ostalariei egindako lanagatik, eta Aterpeari antolakuntzagatik.
Aurkeztu da prentsaurrekoan Lasarte-Oriako Udalak egingo duen kanpaina Genero indarkeriaren aurkako munduko eguna dela eta
2016-11-18 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Nazio Batuen Batzar Orokorrak azaroaren 25a deklaratu duenez Emakumeen aurkako indarkeria ezabatzeko nazioarteko eguna eta Udalaren ardura denez indarkeria prebenitzea, gizartea sentsibilizatzea (gizonak eta haurrak bereziki), erakundeen arteko koordinazioa bultzatzea, erasotzaileen aurka jarduera judizialak bultzatzea eta biktimei babesa, laguntza eta eskura dauden bideetatik kalte-ordainak ziurtatzea, honako ekitaldiak antolatu ditu Udalak:
ESKOLA KIROLA: 25 urte pertsonak hezitzen
2016-11-17 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Foru Aldundiko web orria bistaratu:
http://www.gipuzkoakirolak.eus/eu
Eskualdeko Guztion programarako kudeatzaile bat kontratatzea
2016-11-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak enplegu-eskaintza bat plazaratuko du, eskualdeko Guztion proiekturako kudeatzaile bat 6 hilabetez kontratatzeko, Buruntzaldea-Beterri eskualdeko teknikari esleituekin kolabora dezan. Interesatuek Lanbidera jo beharko dute.
Kontratazio hau 6 hilabetez izango da, lanaldi osoz, astelehenetik ostiralera, goizeko ordutegian. 13:51. Soldata brutoa 2.255 euro izango da, eta lanean hasteko aurreikusitako eguna abenduaren 1a da.