Aniztasuna eta elkarbizitza sustatzeko udal plangintza osatzeko saioa
2017-01-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Urtarrilaren 16an saio irekia izango da 2017ko aniztasuna eta elkarbizitza sustatzeko udal plangintza osatzeko.
2017ko Inauteriak prestatzeko bilera
2017-01-10 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Datorren urtarrilaren 18an, 18:00ean, 2017ko Inauteriak prestatzeko bilera Kultura-Etxean egingo da. Bertan parte izan nahi duten talde guztiak animatzen ditugu hurbiltzera.
Biziberritzen Programa hazten da
2017-01-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Biziberritzen deritzon komertzioa promozionatzeko programa hasten doa 2017an 10 hitzarmen sinatu direlarik. Gaur sinatu dira hitzarmenak parte hartu duten komertzioekin.
Biohondakinak gaika biltzeko zerbitzu berria, edukiontzi marroiaren bitartez
2017-01-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Udalak datorren astelehenetik aurrera jarriko du abian biohondakinak gaika biltzeko zerbitzu berria, edukiontzi marroiaren bitartez. Edukiontzia zabaltzeko beharrezkoa da izena ematea eta txartel elektronikoa jasotzea. Kanpaina urtarrilaren 16an hasiko da eta urtarrilaren 28rarte iraungo du.
Buenos Aires Aldapa asfaltatzeko lanak
2017-01-05 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Datorren astean, Buenos Aires Aldapan espaloiak zabaltzeko urbanizazioko obren barruan, asfaltatzeko lanak hasiko direla aurreikusita dago. Astean zehar egingo dira, urtarrilaren 10ean asteartearekin hasita, baina, eguraldiaren arabera, baliteke data horiek aldatu behar izatea.
Arren, barka itzazue eragozpenak.
Hiri-altzarien mantentzioa adjudikatu da
2017-01-05 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Zurezko banku, paperontzi eta eskudelak mantentzeko lanak adjudikatu dira 59.822 euroan.
Astigarragako Talleres JUSA enpresa gertatu da herriko banku, paperontzi eta eskudelen zura mantentzeko eta tratatzeko lanen adjudikatario. Azken prezioa 59.822 euro izan da. Adjudikazio horrekin, errepaso on bat ematen bukatuko zaie gure herriko zurezko altzariei, 2016an hasitako lanak amaituz.
Datorren asteartean, urtarrilak 10 Udalbatzarrak ohiko bilkura ospatuko du
2017-01-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak, datorren asteartean, urtarrilak 10, arratsaldeko 18:30tan, ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:
Federatuentzako abonamendua
2017-01-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Urtarrilaren 1etik aurrera sartuko da indarrean kirol-instalazioetarako “federatuentzako abonamendua”, Lasarte-Oriako klubetakoak izanik eskualdean bizi ez diren kirolariei sarreraren arazoa arinduko diena.
Lasarte-Oriako 2017ko Errege Magoen Desfilea, Megaba elkarteak Udalarekin elkarlanean antolatua, herriko kaleetan barrena ibiliko da urtarrilaren 5ean
2017-01-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako 2017ko Errege Magoen Desfilea, Megaba elkarteak Udalarekin elkarlanean antolatua, herriko kaleetan barrena ibiliko da urtarrilaren 5ean.
Ostegun honetan, urtarrilak 5, eguerdiko 12:00etan, Errege Magoen morroiak Okendo plazan egongo dira, haurren azken gutunak jasotzeko eta goxokiak banatuz.
Goiz horretan bertan, Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak Atsobakar zahar-etxera joango dira, hango egoiliarren artean opariak banatzera.
Arratsaldeko 16:00etatik 17:15era bitartean, Errege Magoek harrera egingo diete hala nahi duten haurrei Brigitarren Komentuko kaperan.
Errege Magoen 2017ko desfilearen ordutegia:
Lasarte-Oriako kaleetan barrena ibiliko da, 18:00etan Oria etorbidetik abiatuta (Brunet parketik), eta, herriko kaleetan barrena ibili ondoren, Antonio Mercero plazan amaituko da, segizioko figurante garrantzizkoenek egingo duten antzezpen txiki batekin. Bukaera su-festarekin izango da, Askatasunaren parketik jaurtiko diren su artifizialen andana txiki baten bidez.
Amaitzeko, Meltxor, Gaspar eta Baltasar erregeak balkoira igoko dira, hara bildutako jendeari agur egiteko, gutun batzuk irakurriko dituzte eta goxokiak jaurtiko dituzte.
Lasarte-Oriako Udala 69.598 euro bideratuko ditu bide-seinaleak jartzeko
2017-01-03 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Udalak 69.598 euro bideratuko ditu trafikoko seinaleetarako. Señales Girod SL enpresa izan da trafikoko seinaleak hornitzeko kontratuaren adjudikatarioa.
Hurrengo lanak kontratatu dira
- Bide-seinale horizontalak
- Manttangorri hiribusaren seinale horizontal eta bertikala
- Baserriko eta landa-eremuko toponimia