Albisteak

Lasarte-Oriako Euskaraldiaren aurkezpena gaur Okendon, 19:30etan

2018-05-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Euskararen Maratoian sortutako Ahobizi eta Belarriprest izateko aukera berria irekiko da gaur herriko eragile guztien eta hamaikako berriaren parte-hartzearekin

            2016an ospatutako Euskararen 9. Maratoia berezia izan zen, arrazoi asko zela medio. Azkenaldian, ordea, “Baietz 40 egun euskaraz” herri-erronka bihurtu da garrantzitsuena, izan ere, ia 2.000 Ahobizi eta Belarriprest gorpuztea lortu zuen dinamika hura, hizkuntza-ohiturak aldatzeko ekimen aitzindaria bihurtu da Euskal Herri osoan.

Lasarte-Oriatik 300 herritara

 

            Herrian gauzatutako ekimen hori errepikatzea erabaki dute Eusko Jaurlaritzak eta Euskaltzaleen Topaguneak eta Euskaraldia izena hartu du proiektuak. Jadanik 300 herri baino gehiago atxiki dira aurten 11 egun euskaraz egiteko Euskal Herri osoko dinamikara. Euskal Herri osoko erakunde publiko guztiak eta euskararen aldeko gizarte mugimenduak ere proiektuaren sustatzaile bihurtu dira.

 

Izan puntu!

 

            Euskaraldia 2018ko azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean gauzatuko da eta Lasarte-Orian izandako helburu bera izango du: hizkuntza-ohiturei astindu bat ematea.  Horretarako, euskaraz ulertzen duten pertsona guztiek parte hartu ahal izango dute Ahobizi edo Belarriprest rolean. Euskaraldia izena hartu duen dinamika hori bera izango da, Euskal Herri osoan eta aldi berean. Lasarte-Orian Izan puntu! izena hartuko du.

 

Parte-hartzaileak eta sustatzaileak

 

            Orain bi urte izena eman zuten pertsona guztiek eta orduan parte hartu ez arren, aurten parte hartu nahi eta ahal izango duten herritar guztiak daude gonbidatuta gaur Okendon egingo den hasiera ekitaldira. Ekitaldia bera berritutako “hamaikakoak” dinamizatuko du, Labasu  abeslaria ere bertan izango da eta “Izan puntu!” abestia ere bertan estreinatuko da. Horiez guztiaz gain, proiektu honek kasik herriko erakunde eta elkarte guztien babesa izango du, bertan parte hartuko baitute erakunde bakoitzeko ordezkari banak.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna