Ekimenak

Euskararen Maratoiko ekintzetako bat udaletxe berriaren bisitak izan ziren. Bisita horien bitartez, herritarrek udaletxe berrira hurbiltzeko eta barrutik nolakoa den ikusteko aukera izan zuten. Horrekin batera, herritarrek udalarekin harremana euskaraz egin dezaten sustatzeko informazioa eman zitzaien (euskararen bidegorria). Bukaeran, balorazioa eta galderak egiteko orri bat banatu zitzaien. Parte-hartzeko departamentutik, interesgarria iruditu zitzaigun iritzi horiek jasotzea eta kudeatzea.

HELBURUAK

· Herritarrak udaletxe berrira hurbiltzea eta barrutik ezagutzea.

· Bisita horien bidez, herritarrak udalarekin duten harremana euskaraz egitera animatzea.

· Bisitaren ondoren, herritarrek izan ditzaketen zalantzak argitzea.

Sarreran aipatu bezala, herritarrek bisita egin ondoren izan zitzaketen zalantzak jasotzea eta kudeatzea interesgarria iruditu zaio parte-hartzeko departamentuari.

Bisitaren ondoren, bi orrialde banatu zitzaizkien bisitariei. Bata bisitaren balorazioa egiteko eta bestea galderen orria.

Bisiten balorazioaren informazioa euskara-zerbitzukoek beren balorazioa egiteko erabiliko dute, eta galderen orria parte-hartzetik kudeatuko da.

Galderen orri hori bisitarietatik nahi zutenek bete zuten. Horiek parte-hartzeko departamentutik kudeatuko dira. Prozesuak 4 pauso nagusi ditu:

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna