Albisteak
400 euro arteko sariak gidabaimena euskaraz ateratzeko
2018-05-28 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza
Buruntzaldeko autoeskola guztietako ordezkariak eta eskualdeko udalen izenean Jon Antxordokik, Lasarte-Oria Udaleko Euskara Batzordeko lehendakariak, “Gidabaimena euskaraz” 2018ko kanpaina aurkeztu dute.
“Azken urteotan bezala, Buruntzaldeko Udalok jarraitzen dugu saritzen gidabaimenaren azterketa teorikoa euskaraz gainditzea, horrela animatu nahi baititugu gure herritarrak, esparru honetan ere, euskara erabil dezaten. Kopurua urtez urte gora doa, 2017an 100 izan ziren Buruntzalde osoan eta aurten gehiago izatea espero dugu”, esan zuen Jon Antxordokik, Lasarte-Oriako Euskara batzordeko lehendakariak.
Sariketan parte hartzeko hauexek dira baldintzak:
-
Buruntzaldeko herriren batean erroldatuta egotea.
-
Gidabaimenaren atal teorikoa gainditzea 2018ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitartean Buruntzaldeko autoeskolaren batean.
-
Inprimakia beteta entregatzea egitasmo honekin lankidetzan diharduten autoeskoletan: Andoaingo Bengoetxea eta Mendi;Loiolako Otamendi, Hernaniko Hernani, Lagunak eta Otamendi; Lasarte-Oriako Mugica etaUrnietako eta UsurbilgoSolozabal autoeskoletan.
Parte hartzen dutenen artean zozketa egingo da 2019ko urtarrilean, eta guztira 9 sari entregatuko dira: Andoainen 2, Astigarragan 1, Hernanin 3, Lasarte-Orian 1, Urnietan 1, eta Usurbilen 1. Sariek teorikoaren balioa izango dute, gehienez 400 euro.
Aurki egitasmoaren informazioa jasoko dute etxeetan 2018an 18 urte beteko dituzten gazteek, baina edozein herritarrek eskura dezake informazio hori Buruntzaldeko edozein autoeskolatan.