Albisteak

2017an Lasarte-Oriako 13herritarrek atera dute gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz

2018-02-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Urtero bezala, aurten ere izan da zozketa “Gidabaimena euskaraz” 2017ko kanpainaren barruan parte hartzen duten Buruntzaldeko autoeskoletako ikasleen artean.

Buruntzalde osoan 103 izan dira gidabaimenaren atal teorikoa euskaraz atera dutenak, eta horietako 13 Lasarte-Oriako herritarrak dira.

Saria, gidabaimenaren atal teorikoaren kostuaren diru-kopurua da, 400€ko mugarekin.

Zozketa Astigarragan egin zen eta sari banaketa herri bakoitzean gauzatu da. Gure aurtengo irabazlea Mugica autoeskolako Alex Salsamendi Galan gaztea izan da eta 301,90€ko saria entregatu dio Jon Antxordokik, euskara batzordeko lehendakariak.

2017ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 bitartean gidabaimenaren atal teorikoa gainditu dutenen artean egiten da zozketa, eta sariketan parte hartzeko Buruntzaldeko herriren batean egon behar du erroldatuta parte hartzailea.

Zorionak aurtengo irabazleari eta animo Lasarte-Oriako gazteei aurtengoan parte har dezaten.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna