Lasarte-Oria Lantzen aldizkariaren zenbaki berria

2017-02-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Jesus Zaballos alkateak Lasarte-Oria Lantzen aldizkariaren zenbaki berria aurkeztu du, eta bihar hasiko da etxe guztietara iristen. Aldizkarian 2016. urtean egindako jarduketa nagusiak xehatzen dira.

Zaballosek adierazi duenez, bihar hasiko dira lasarteoriatarren etxeetan banatzen Lasarte-Oria Lantzen aldizkari munizipalaren 12. zenbakiaren 8.000 aleak. Aldizkariaren kostua 4.822 eurokoa izan da, eta Typo90 enpresak diseinatu eta inprimatu du.

gehiago irakurri

Kreditu hipotekarioen zoru-klausulei eta formalizazio-gastuei buruzko informazioa

2017-02-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

FEMPek zirkular interesgarri bat bidali die udal guztiei, kreditu hipotekarioetako zoru-klausulen eta formalizazio-gastuen kasuan nola jardun informazioa emanez.

gehiago irakurri

Zinegotzi berrien kargua hartzea

2017-02-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Atzo, Udalbatzarrean, Nuria Fernandez Lasarte-Oriako zinegotzi berria bere karguaz jabetu zen. Nuria Fernandez PSE-EEren udal-taldeari batzen zaio eta Sozioekonomiako Batzordeko buru izango da.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak atzo hartutako erabakien bozketak

2017-02-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

2017ko otsailaren 14an buruturiko ohiko Udalbatzarrak  10 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan, bozketa guztien datuak ikusgai dituzue:

gehiago irakurri

Zumaburuko eskolako obrei buruzko argibideak

2017-02-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Zumaburuko eskolako guraso-talde batek ikastetxeko obrei buruz eta udalaren eginkizunari buruz emandako informazioen gaineko argibideak eman nahi ditu Udalak, gogoraraziz guraso-elkartea puntualki informatua daukala izandako nobedadeez.

gehiago irakurri

Euskal Inauteriak irekiko ditu Lasarte-Oriako 2017ko Inauteriak

2017-02-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Jesus Zaballos alkateak, Txus Alonso festetako zinegotziak eta konpartsa parte-hartzaileetako ordezkariek 2017ko Inauterien programa aurkeztu dute.

Zaballosek festa dibertigarri honetan parte hartzera animatu zituen lasarteoriatarrak, eta konpartsei eta gainerako kolaboratzaileei eskertu egin zien festa hori hobea izateko egiten duten lana.

gehiago irakurri

Omenaldia Lasarte-Oriako ehun-urtedunei

2017-02-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Jesus Zaballos alkateak eta Lourdes Acevedo zerbitzu sozialetako zinegotziak atzo Blasa Hernández eta María Dolores Toribio bisitatu zituzten, Lasarte-Oriako bi ehun-urtedunak.

Herrian 100 urte bete dituztenak bisitatzeko lehengo tradizioa errekuperatuz, alkatea eta zerbitzu sozialetako zinegotzia 100 urteen langa gainditu duten bi emakume horien etxeetara hurbildu ziren eta, haiekin hizketan aritu ondoren, arrosa zurizko lore-sorta bana entregatu zieten. Horrela, Udalak aitormena egin nahi die pertsona horien bizitzari.

gehiago irakurri

Datorren asteartean, otsailak 14 Udalbatzarrak ohiko bilkura ospatuko du

2017-02-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalbatzarrak, datorren asteartean, otsailak 14, arratsaldeko 18:30tan, ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:

gehiago irakurri

Master Boxeoa. Parekotasunaren bidean

2017-02-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Datorren larunbatean, otsailak 11, Lasarte-Oriako “Maialen Chourraut” kiroldegian boxeoko gau-jaialdi bat egingo da, non gizonezkoek eta emakumezkoek parte hartuko duten.

gehiago irakurri

Bihar, aurrekontu partizipatiboen prozesuan parte hartzeko azken eguna da

2017-02-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Bihar amaituko da hiritarrek 500.000 euroko inbertsiorako bere proposamenak aurkezteko epea. Parte hartzeko orria, udaleko webeko “Kontsultak” formularioa deskarga daiteke, eta udalaren eraikinetan parte hartzeko jarrita dauden postontzietan utzi ahal izango da, otsailaren 8a baino lehen (udaletxe zaharrean, kiroldegi munizipalean, kulturetxean eta osasun-zentroan).

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna