Michelingo garajeetako hezetasunak kentzeko adjudikazioa eginda
2017-01-12 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Michelingo garajeetako ur-filtrazioak eragindako hezetasunak konpontzeko lanak egiteko adjudikazioa egin du Udalak, 5.648,28 euro zenbatekoarekin.
Donostiako Albañileria Illarreta enpresak egingo ditu Michelingo garajeetako ur-arazoak konpontzeko lanak. Aspaldidanik ari zen ura filtratzen tenis pistetako ipar-ekialdeko hainbat garajeetan. Kanpotik gauzatuko diren kontratatutako lan horiek filtrazioekin bukatuko dute.
Lasarte-Oriak aurrekontu partizipatibo baten bidezko lehenengo prozesua biziko du 2017an.
2017-01-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Herritarrek aukeratu ahal izango dute 500.000€ko inbertsioaren erabilera. Horretarako, aurkezten diren proiektuetako bati eman ahal izango diote botoa, edota norbere intesekoa den bat proposatu.
Udalbatzarrak atzo hartutako erakien bozketak
2017-01-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
2017ko urtarrilaren 10ean buruturiko ohiko Udalbatzarrak 6 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan, bozketa guztien datuak ikusgai dituzue:
Aniztasuna eta elkarbizitza sustatzeko udal plangintza osatzeko saioa
2017-01-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Urtarrilaren 16an saio irekia izango da 2017ko aniztasuna eta elkarbizitza sustatzeko udal plangintza osatzeko.
2017ko Inauteriak prestatzeko bilera
2017-01-10 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Datorren urtarrilaren 18an, 18:00ean, 2017ko Inauteriak prestatzeko bilera Kultura-Etxean egingo da. Bertan parte izan nahi duten talde guztiak animatzen ditugu hurbiltzera.
Biziberritzen Programa hazten da
2017-01-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Biziberritzen deritzon komertzioa promozionatzeko programa hasten doa 2017an 10 hitzarmen sinatu direlarik. Gaur sinatu dira hitzarmenak parte hartu duten komertzioekin.
Biohondakinak gaika biltzeko zerbitzu berria, edukiontzi marroiaren bitartez
2017-01-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Udalak datorren astelehenetik aurrera jarriko du abian biohondakinak gaika biltzeko zerbitzu berria, edukiontzi marroiaren bitartez. Edukiontzia zabaltzeko beharrezkoa da izena ematea eta txartel elektronikoa jasotzea. Kanpaina urtarrilaren 16an hasiko da eta urtarrilaren 28rarte iraungo du.
Buenos Aires Aldapa asfaltatzeko lanak
2017-01-05 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Datorren astean, Buenos Aires Aldapan espaloiak zabaltzeko urbanizazioko obren barruan, asfaltatzeko lanak hasiko direla aurreikusita dago. Astean zehar egingo dira, urtarrilaren 10ean asteartearekin hasita, baina, eguraldiaren arabera, baliteke data horiek aldatu behar izatea.
Arren, barka itzazue eragozpenak.
Hiri-altzarien mantentzioa adjudikatu da
2017-01-05 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Zurezko banku, paperontzi eta eskudelak mantentzeko lanak adjudikatu dira 59.822 euroan.
Astigarragako Talleres JUSA enpresa gertatu da herriko banku, paperontzi eta eskudelen zura mantentzeko eta tratatzeko lanen adjudikatario. Azken prezioa 59.822 euro izan da. Adjudikazio horrekin, errepaso on bat ematen bukatuko zaie gure herriko zurezko altzariei, 2016an hasitako lanak amaituz.
Datorren asteartean, urtarrilak 10 Udalbatzarrak ohiko bilkura ospatuko du
2017-01-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalbatzarrak, datorren asteartean, urtarrilak 10, arratsaldeko 18:30tan, ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira: