Doako formakuntza lan bertikaletan
2017-01-20 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Eskualdeko udalek 21-29 urteko gazte langabetu eta ikasketarik egiten ari ez direnentzat lan bertikaletan doako ikastaroa antolatzen dute. Izena emateko epea urtarrilaren 30an amaituko da.
Ikastaroa, urtarrilaren 31tik ekainaren 9ra egingo dena, 21-29 urteko gazte langabetu eta ikasketarik egiten ari ez direnei zuzenduta da. Klaseak 9:00etatik 15:00era izango dira Andoaingo Urigain Etxean, eta 12 plaza daude libre.
Hiritarren parte-hartze handia edukiontzi marroiaren kanpainan
2017-01-20 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Hiritarren parte-hartze handia biohondakinak biltzeko edukiontzi marroiaren kanpainan. 1000 familiek eman dute izena kanpainaren lehen hiru egunetan. Kanpaina urtarrilaren 28rarte iraungo du.
Adjudikatu egin da Atsobakarreko kirol zelai berria egiteko proiektua
2017-01-19 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Udalak Sestra eta Donostiako Ingeniería y Arquitectura, S.L. enpresei adjudikatu die Atsobakarreko kirol zelai berria egiteko planeamendua, oinarrizko proiektua eta exekuzioaren erredakzioa, 54.329 €-ko zenbatekoarekin.
Gurasoentzako tailerrak
2017-01-19 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Udalak 6-11 umeen eta 12-18 tarteko nerabeen gurasoei zuzendutako lantegiak antolatu ditu. Lantegi hauen helburua gurasoak seguru sentitzen laguntzea da.
Lantegi bakoitza hiru egunetako hiru monografikotan dago zatituta, eta otsailean, martxoan eta maiatzean zehar emango dira.
Doakoak dira eta elebitan emango dira.
Estereotipoen kontrako kanpaina
2017-01-17 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Udalak eta hainbat herriko eragileek etorkineen gaineko estereotipo faltsuen kontrako kanpaina jarri dute martxan.
Lasarte-Oriako Udalak eta herriko eragileek hainbat urte daramatzate jatorri eta kultura aniztasunaren inguruko lanketa egiten. Hain justu, Lasarte-Oria Gipuzkoako jatorri eta kultura aniztasun handienetakoa duen herria da. Herritarren arteko ezagutza, harremana eta aitortza areagotzeko, 2013. urtean martxan jarri zen Anitzen Sarea: herriko elkarte eta eragile desberdinak biltzen dituen sarea da honakoa.
Izurriak kontrolatzeko zerbitzuaren kontratazioa
2017-01-17 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak izurriak kontrolatzeko zerbitzua kontratatu du bi enpresekin:
-
Donostiako Irati-Rentokil enpresak, Asiako liztorra (Vespa Velutina) eta Liztor arrunta (Vespula Vulgaris) espezieen liztor-habiak tratatzeko lanak egingo ditu, 2.800 euroko zenbatekoaren truke.
-
Nafarroako Multilva Baja herriko Irabi Control de Plagas S.L. enpresak udaleko eraikinetako eta kontainer lurperatuetako arratoien kontrola egingo du, 9.173 euroko zenbatekoaren truke.
Aterpeako bezeroentzako doako aparkalekua
2017-01-16 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Udalak hitzarmena sinatu du Aterpearekin, bere bazkideak diren komertzioetako bezeroek dohainik aparka dezaten.
Jesus Zaballos Alkateak eta Ramon Ormazabalek aurkeztu dute udalak eta Aterpeak sinatutako hitzarmena, zeinen bitartez udalak 1.000€ entregatuko dion Aterpeari proiektua finantzatzeko.
Alerta laranja: uholde arriskua euriarengatik
2017-01-16 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Azken orduetan euri asko egiten ari da eta prezipitazio iraunkor hauek ibaiaren mailaren igoera sortzen ari dira. Alerta laranja gaur hamabiak arte emana dator eta baliteke 80 l/m2 baino gehiago pilatzea kantauri isuri aldeko zenbait tokitan, gure udalerria kasu.
Beraz, Udaltzaingoa eta Zerbitzu Munizipalak zenbait neurri jarriko ditu martxan:
1.- Ibai kontrolatuko dute eta egoeraren informazioa zabalduko dute.
2.- Kale hauek itxi dira: Erribera, Mitxelin Pasealekua eta "Azkorte Bidea - Urnieta Bidean".
3.- Ibaiaren ondoan dauden lurpeko garajeetatik ibilgailuak ateratzea gomendatzen da.
4.- Kotxeak Isla plazan, Okendo plazan eta Andatza plazan aparkatzeko baimena dago alertak dirauen bitartean.
Guzti horrengatik, ibilgailuak edo bestelako jabetzak arriskuan ikusten dituzten bizilagunak adi ibili ibaiaren igoerarekin eta abixurik itxoin gabe zentzuz jokatu.
Enpresa txikiak sortzeko laguntza berriak onartuak
2017-01-13 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak itzuli beharrik gabeko finantzazio-lerro bat eman du, 24.400 eurokoa, merkataritzan, ostalaritzan edo zerbitzu pertsonaletan enpresa txikiak sortzeko. 15 izango dira enpresa onuradunak.
Laguntzen helburua gure herriko hirugarren sektorea indartzea da, merkataritza, ostalaritza edo zerbitzu pertsonalekin lotutako enpresa txikiak sortzen lagunduz.
NEGUKO GAZTELEKUKO ETA KULTURETXEKO IKASTAROAK
2017-01-12 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Ireki da Gaztelekuaren eta Kulturetxearen neguko ikastaroetan izena emateko epea. Epe hori urtarrilaren 11tik urriaren 20ra izango da.
Gaztelekuaren kasuan, 4 dira aurreikusitako ikastaroak, eta institutuetan egindako inkesta batzuetatik atera dira: Graffiti, Break Dance & Shuffle, Dance Hall eta Gitarra. Ikastaro horiek 12tik 30era urteko gazteei zuzenduak daude. otsailaren 1ean hasi eta apirilaren 7an bukatuko dira, eta astean 2 ordukoak dira. Informazio gehiago jaso edo izena eman nahi dutenek Gaztelekura joan behar dute: