Albisteak
Kreditu hipotekarioen zoru-klausulei eta formalizazio-gastuei buruzko informazioa
2017-02-17 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
FEMPek zirkular interesgarri bat bidali die udal guztiei, kreditu hipotekarioetako zoru-klausulen eta formalizazio-gastuen kasuan nola jardun informazioa emanez.
6/2017 Zirkularra
Gaia: Mailegu hipotekarioetako zoru-klausulen eta formalizazio-gastuen gaineko informazioa.
Zoru-klausulen gainean Europar Batasuneko Justizia-Auzitegiak eman duen azken erabakiak eta ondorioz etorri den urtarrilaren 20ko 1/2017 lege-dekretu erregezkoak —zoru-klausulen gaian kontsumitzaileak babesteko urgentziazko neurrienak— afektatuentzat izan duen garrantzia dela eta, FEMPeko Kontsumo eta Merkataritzako Batzordeak, 2017ko otsailaren 1ean Valentzian egindako bileran, erabaki du hari buruzko funtsezko alderdi guztiei buruz informatzea Udalak, bai halaber kreditu hipotekarioetan erabiltzaileek formalizazio-gastuak erreklamatzen duten aukeraren berri ematea.
Urtarrilaren 20ko 1/2017 lege-dekretu erregezkoari dagokionez, jarraian aletzen dugu haren eduko oinarrizkoa:
1. Jardunbide berri bat erregulatzen du, kontsumitzailearentzat borondatezkoa dena eta prozedura arintzea helburu duena, auzitegiak kolapsa ez daitezen, afektatuen kopurua handia baita. Irekita geratzen da auzitegietara jotzeko aukera.
2. Kreditu-entitateek garantizatu egin beharko dute erreklamazio-sistema hori ezagutzen dutela beren mailegu hipotekarioetan zoru-klausulak sartuak zituzten kontsumitzaile guztiek, eta beharrezko neurriak hartu beharko dituzte eta departamentu edo zerbitzu espezializatu bat prestatu beharko dute hilabeteko epean (2016ko urtarrilaren 21etik aurrera kontatuta). Alde horretatik, entitate finantzarioak erreklamatzeko aukera horretaz informatu beharko dute, eta zerbitzu espezializatu bat badagoela jakinarazi, beren webguneetan eta bulego guztietan.
3. Interes-tasen limitazioren bat daukaten hipoteka guztiak erreklama daitezke, nahiz indarrean dauden, nahiz amortizatuak dauden. Bigarren kasu horretan, hasieran batean, preskribitzeko epe orokorra hamabost urtekoa da Kode Zibilean ezarritakoa.
4. Erreklamazioa jasotakoan, kreditu-entitateak itzuli beharreko kopuruaren kalkulua egin beharko du, interesak ere sartuta, eta kontsumitzaileari helarazi beharko dio.
5. Baldin eta entitatearen iritziz dirua itzultzea ez badagokio, erabaki hori funtsatzen duten arrazoiak jakinaraziko ditu eta, kasu horretan, prozedura estrajudiziala amaitutzat joko da.
6. Kontsumitzaileak kalkuluarekin ados dagoen ala ez adierazi beharko du. Ados badago, kreditu-entitateak kontsumitzailearekin hitzartuko du zenbatekoa nola itzuli. Nola nahi ere, kontsumitzaileak eta kreditu-entitateak adostu ahalko dute dirua itzultzeaz bestelako neurri konpentsagarri bat.
7. Gehienez ere 3 hilabeteko epea akordiora iristeko eta itzuli beharreko kopurua kontsumitzailearen esku jartzeko, erreklamazioa aurkezten duenetik kontatuta. Hala ere, bide estrajudizial hori ez da preskribitzen eta irekita gelditzen da.
8. Alderdiek ezingo dute akzio judizialik edo estrajudizialik baliatu prozedura horrek dirauen bitartean.
9. Finantza-entitatea kostuak ordaintzera kondenatzen du baldin eta itzuli beharreko kopuruaz finantza-entitateak egindako kalkulua baino aldekoagoa den sententzia bat lortzen badu kontsumitzaileak.
10. Doako prozedura. Itzulitako zenbatekoak PFEZetik salbuetsita daude. Nolanahi ere, kasua hala baldin bada, deklarazio osagarriak egin beharko dira baldin eta dedukzioak egin badira (azken 4 urteetan) ohikoa den edo egiteko dagoen etxebizitzan inbertitzearen kontzeptuan, eta kontuan izan beharko dira eskritura formalizatzeagatik eta inskribatzeagatik izan daitezkeen gastuak.
Dena dela, gomendagarria da afektatuek lehenik eta behin Kontsumitzaileak Informatzeko Bulego Munizipaletara edo Kontsumitzaileen Elkarteetara jotzea, prozedura horri buruz aholkatu eta arazo partikularrei buruz informatu ahalko baitituzte (beren eskrituran zoru-klausularik baduten, zenbatekoaren kalkulua, etab.) inolako kosturik gabe.
Oinarrizko informazio horretaz gain, jarraian formularioaren eredu bat doa erantsita (I. ERANSKINA), afektatuei prozedura estrajudizial hori abiarazten laguntzeko. Haiek izan behar dute abiaraziko dutenak, eta bereziki lagungarria izan daiteke mekanismo hori ezagutzen ez badute edo benetan informatuak izan ez badira, kontuan izanda errege-dekretu horrek ez dituela finantza-entitateak behartzen beren bezeroak banan-banan informatzera (ez du gutun bidez edo posta elektronikoz informatzeko betebeharra ezartzen).
Azkenik, hipoteka formalizatzetik eratorritako gastuei buruz Auzitegi Gorenak 2015eko abenduaren 23an emandako sententziaren ondorioez den bezainbatean, abusuzkotzat jotzen ditu baldin eta gastu horiek denak kontsumitzaileari ezarri bazaizkio. Aurreko kasuan bezala honetan ere bankuari zenbateko horiek itzultzeko eskatu behar diona kontsumitzailea denez gero (entitateak itzuli nahi ez badio, bide judizialera jotzea besterik ez da gelditzen kopuru horiek itzul ditzan exijitzeko), erantsirik doa beste erreklamazio-eredu bat (II. ERANSKINA), zeinetan argitzen baita zein gastu diren erreklama daitezkeenak (notariotzakoak, erregistrokoak, gestoriakoak, tasaziokoak eta eskualdaketen gaineko zergarenak).
"Klausula suelo" erreklamatzeko eredua
Hipotekako gastuak erreklamatzeko eredua