2.881 familiak eta 35 hondakin-sortzaile berezik eman dute izena biohondakinak bereizita biltzeko sisteman
2017-02-03 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
2.916 erabiltzailek abalatzen dute biohondakinak bereizita biltzeko kontainer marroiaren kanpainan herritarrek izan duten parte-hartze handia. Hondakinak sortzearekin arduratsu izateko mezua ondo barneratu da Lasarte-Oriako herritarrengan.
OTSAILEKO AGENDA KULTURALA
2017-02-01 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Inauteriak eta Itsaspeko Dokumentalen Nazioarteko Zikloa dira otsaileko programazioaren ardatz nagusiak, eta haurrentzako antzerkiarekin, zinemarekin eta dantzarekin osatzen da.
Jesus Zaballos alkateak eta Maite Iglesias kulturako zinegotziak aurkeztu dute otsailerako programazio kulturala, ikusgarri nagusi hauek izango dituena: Inauterien ospakizunak eta Urpeko Dokumentalen Nazioarteko Zikloaren VI. edizioa, Danok Kidek antolatua.
Eskolako materiala erosteko laguntzak 33 familiatara iritsi dira
2017-01-31 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako 53 eskola-umeren 33 familia izan dira 2016-2017 ikasturterako eskola-materiala erosteko laguntzen jasotzaile. Onetsitako laguntzen kopuru totala 2.740 euro izan da.
33 familia horietatik, 27 diru-sarreren lehen tartekoak dira, 4 bigarrenekoak eta 2 hirugarren tartekoak. Hiru eskaera geratu dira laguntzetatik kanpo: bat, familiaren diru-sarreretan kopurua gainditzen zuelako, eta beste biak, Udalarekin zorretan zeudelako.
Beterri Buruntza eskualdean garapen sozio-ekonomikoarekin lotutako zerbitzuak elkarlanean eskainiko dituzte sei udalek
2017-01-30 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilgo udalek lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute toki garapena, sustapen ekonomikoa eta enpleguaren alorretan eskualdean abian dauden programak eta zerbitzuak modu bateratuan eskaintzeko. Hitzarmenak lau urteko indarraldia du. Denbora horretan, garapen agentzia sortzeko urratsak egiteko konpromisoa hartu dute.
Ingurumeneko diputatuak Pinutegiko parke berriaren obrak eta Kontainer Marroiaren Bulegoa bisitatu ditu
2017-01-27 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako diputatuak Pinutegiko haur-parke berriko obrak eta kontainer marroia martxan jartzeko bulegoa bisitatu ditu.
José Ignacio Asensiok, Jesus Zaballos alkatea eta Agustín Valdivia hirigintzakok eta ingurumeneko zinegotzia lagun zituela, gure herrian kontainer marroia martxan jartzeko ireki den bulegoa bisitatu du. Diputazioak kofinantzatutako bulego horretan zuzentzen da Lasarte-Orian biohondakinak gaika biltzeko sistemari atxikitzeko kanpaina.
Emakumeen Zentro Zibikoen ikastaroak
2017-01-26 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Zabalik dago Emakumeen Zentro Zibikoak antolatzen dituen ikastaroetan izena emateko epea. Izena emateko epea otsailaren 6etik 8ra da, zentroan bertan.
Ttakun elkartea ezagutzeko bisita antolatu du Lasarte-Oriako Anitzen Sareak
2017-01-25 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Anitzen Sareak Ttakun elkartea ezagutzeko bisita antolatu du, herriko elkarte eta norbanakoek elkarren arteko harremana eta ezagutza areagotzeko egiten dituen ekimenen artean. Bisita urtarrilaren 31n, asteartea, arratsaldeko 18:30ean izango da Ttakunen bulegoan (Geltoki Kalea, 4 behea).
Ireki da 2017ko Inauterietarako diru-laguntzen deialdia
2017-01-25 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Diru-laguntzak eskatzeko epea urtarrilaren 26tik otsailaren 8ra egongo da irekita. 12.000 euroko kopurua zuzendua dago programa honi
Laguntzak 2017ko otsailaren 23tik 28ra bitartean Inauteriekin zerikusia duten jarduerak garatuko dituzten pertsona fisiko edo juridiko guztiek eskatu ahalko dituzte, bai eta Inauterietako konpartsek ere. Guztira, 12.000 euroko kopurua zuzendua dago programa honi.
Udal euskaltegian matrikula zabalik urtarrilaren 30tik aurrera
2017-01-23 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Otsailaren 17ra bitartean izena emateko epea zabalik izango da Udal Euskaltegian martxan dauden klaseetan sartzeko. Eskolak astelehenetik ostegunera izaten dira, 10 orduko moduloa astean. Ordutegiari dagokionez, 09:00etatik-11:30era, 15:00etatik-17:30era eta 18:30etik-21:00etara.
Udaleko diru laguntzak: matrikularen % 85.
Informazio gehiago: 943 361 621 telefonoa
e-maila: euskaltegia@lasarte-oria.eus
Udal Euskaltegia Bekokale bidea 1
9 pertsonari eman zaie lana Lanbidek finantzatutako planari esker
2017-01-23 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Aurki lanean hasiko diren beste 4 pertsona gehituta, 9 izango dira guztira 4 eta 6 hilabete bitartean kontratatuak izango diren pertsona langabetuak, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak finantzatutako enplegu lokaleko planari esker.