Albisteak

Inauteriak 2014ko gaia MUSIKA izango da.

2013-10-31 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Astearte arratsaldean Kultur Etxean konpartsen ordezkariekin egindako bilkuran, jasotako proposamen guztien artean 2014. urterako herri guztia janzteko gai egokiena MUSIKA zela erabaki zen. Gaia zabala da oso, lasarteoriatar guztientzat aproposa. Abeslari famatuz, musika taldez, mugimendu musikalez edota instrumentuz, zergatik ez, mozorrotzea posible da. Orain, imajinazioa da martxan jarri beharrekoa.

 

Azken urteotan gero eta konpartsa gehiago animatu dira herrian parte hartzera, eta Gazteria, Festak eta Kirola departamentutik koadrilek oraindik mozorroa pentsatu eta konpartsa osatzeko aukera dutela ere gogorarazi nahi izan dute, diru laguntza deialdia urtarrilean egingo baita. Beraz, herritar guztiak parte hartzera gonbidatuta daude; edonolako zalantzak izanda, Kultur Etxera zuzendu behar dute, eta bertan laguntza izango dute eskaerak egiteko prozedurekin, epeekin, etab.

Inauteriak martxoaren 1 eta 2ko asteburuan ospatuko ditugu Lasarte-Orian.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna