Albisteak

Autobus zerbitzua hobetu nahi duzu?

2013-10-21 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Gipuzkoako Foru Aldundiak herri arteko autobus zerbitzua hobetu nahi du, eta horretarako zure iritzia eta ekarpena jaso nahi ditu; zurekin batera hobetu nahi du zerbitzua. Horretarako, Gipuzkoako lau eremutan (guztira, 56 herritan) parte-hartze prozesu bat jarri da martxan, eta herri horietan guztietan bilera irekiak egiteaz gain, Internet bidez ere zure ekarpena egin dezakezu.

Horretarako, galdetegi sinple bat osatu dugu, eta hori betetzea besterik ez duzu egin behar. Aukeratu ezazu zure eskualdea edo eremua eta bete galdetegia. Parte hartu internetez hemen

Gainera, Lasarte-Orian 3 ekimen burutuko ditu aste honetan Aldundiak:

- Asteazkena 23, 11:30etan Azokan: Autobus eguna.

- Osteguna 24, Villa Mirentxun 18tatik19:30tara. Ekarpenak jasotzeko bilera.

- Asteazkena 30, Gaztelekuan 18tatik 19:30tara. Herriko gazteen iritziak jasotzeko aukera.

 

Prozesu guztiaren inguruko informazio gehiago hemen.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna