Wifi publikoko autentikatze sistema komuna
2016-11-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
"Zerbitzua hobetzeko asmoz, Wifi publikoa ematen duten Gipuzkoako udal batzuk autentikatze sistema komun bat jarri dute martxan, beste udaletik datozen erabiltzaileek zerbitzua erabil ahal izateko. Lasarte-Oria, Andoain, Hernani, Errenteria, Aretxabaleta eta Zumarragak badute sistema hori eta, laister, Tolosak eta Pasaiak.
Hemendik aurrera, Lasarte-Oriako udalaren wifi erabiltzaileek, izen eta gako berarekin, udal horien Wifi zerbitzua ere erabil dezakete."
Herriko jaietan jartzen diren txosnen eta antzekoen ordenantzaren gaia tratatzeko bilera
2016-11-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Honen bidez, herriko entitate interesatu guztiei bilera baterako deialdia egiten zaie, herriko jaiak eta bestelako ospakizunak direla-eta herrian jartzen diren txosnen eta antzekoen instalazioa eta funtzionamendua arautzen duen ordenantzaren gaia tratatzeko. Bilera azaroaren 24an egingo da, 18:00etan, Manuel Lekuona Kulturetxean.
Arrosa zuriak Memoriaren Egunean
2016-11-14 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Ekitaldiak udalbatzako kideetako batzuen presentzia izan du, eta 5 minutuko isilaldiaren ondoren udaletxe zaharreko arkupetan dagoen plakan arrosa zuriak jarrita amaitu da.
Ekitaldiari hasiera emateko, Jesus Zaballos alkateak testu bat irakurri du, dei egiten duena terrorismoaren biktima guztiak gogoratzera eta eragindako kaltea eta biktimen duintasuna aitortzera, bake memoriadun bat errebindikatuz:
Memoria egunaren ekitaldia
2016-11-10 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Azaroaren 10a Memoriaren Eguna dela eta Alkateak, Jesus Zaballos, hiritarrak gonbidatzen ditu gaur Askatasuna Parkean goizeko 12:00tan ospatuko den ekitaldira.
Ekitaldia Alkateak irakurriko duen testu batekin hasiko da, non terrorismoaren biktimak gogoratzera eta egindako kaltea onartzera deitzen da, baita biktimen duintasuna ere, pakea memoriarekin aldarrikatuz.
Eskulturaren azpiarn lore batzuk jarri ondoren, 5 minutuko ixiltasuna egingo da terrorismoaren biktimak gogoratzeko.
Euria eginez gero, ekitaldia Udal Zaharreko arkupean egingo da eta lore-eskaintza han dagoen plakan egingo da.
LASARTE-ORIAKO BASERRI-PRODUKTUEN IV. AZOKA
2016-11-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Laugarren urtez segidan, larunbat honetan, azaroak 12, Okendo Plazan Lasarte-Oriako baserri-produktuen azoka egingo da.
Prentsaurrekoan Jesus Zaballos alkateak iragarri duenez, larunbat 12an, 10:00etatik 14:00etara bitartean izango da ebentua, Okendo Plazan, BEHEMENDI landa-garapenerako elkartearen eskutik.
Enpresa-sustatzaileentzako ikastaroak 2016
2016-11-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Gertu Asesores enpresak Enpresa-sustatzaileentzat zuzendutako ikastaroa: "Enpresa sorrera eta kudeaketa". Donostian emango dira azaroaren 29 eta 30 eta abenduaren 1ean 18:00etatik 20:00etara. Informazio gehiago Gertu asesores: 943 424 598.
Gertu Asesores enpresak Enpresa-sustatzaileentzat zuzendutako ikastaroa: "Zure enpresa nola sortu eta kudeatu". Azaroaren 15 eta 16ean goizez 09:00etatik 13:00etara eta arratsaldez 15:00etatik 19.00etara. Hernaniko Gabriel Zelaia eraikinean. Informazio gehiago Nerea Yurrebaso 943 304 221 telefonoan. Lanbide Eskualdeko bulegoetan.
Buruntzaldea-Beterri eskualdeko "Enplegu Plana"
2016-11-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
IKASTAROA: "OSTATUETAN SOLAIRUETAKO OINARRIZKO LANAK EGITEA"
CEBANC zentruak emandako ikastaro dohaina, non Ostatu arloko 1. mailako Profesionaltasun-ziurtagiria emango den, eta pixu eta hoteletan zerbitzari gisa lan egin ahalko da. Hostalaritza sektorean praktikak egingo dira.
Nahitaezkoa izango da eskualdean erroldatua egotea eta lehentasuna dute Gizarte laguntzak jasotzen dituzten pertsonak (DBE), Denbora luzez langabezian dauden pertsonak, 35 urte baina gazteagoak (lehen lana) eta Oinarrizko Prestakuntzako pertsonak.
Ikastaroaren informazioa ikusi
Udalbatzarrak atzo hartutako erabakiak
2016-11-09 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
2016ko azaroaren 8an buruturiko ohiko Udalbatzarrak 8 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan, bozketa guztien datuak ikusgai dituzue:
BANDOA: Askorena plazako sarbidea itxi egingo da azaroaren 8an
2016-11-07 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Bando hau sinatu du gaur Alkateak:
Auzotarrei aditzera ematen zaie ezen, "Askorena Plaza, Kale Nagusia eta Goikale Urbanizatzeko" obrak direla eta, 2016ko azaroaren 8tik aurrera eta obrak amaitzen diren arte, itxita egondo dela Askorena Plazako sarbidea, plaza horretara eramten duten kaleak automobilez erabat hustuta utzi beharko delarik.
Kirol Merezimenduari sariak
2016-11-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako kirol-elkarteek eta edozein herritarrek kirol-merezimenduaren sarietarako kandidaturak aurkezteko epea ireki da. Epea azaroaren 20an amaitzen da.