Albisteak

Lasarte-Oriako Pintxoaren IV. ibilbidea

2016-11-21 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Azaroaren 25etik 27ra, Pintxoaren IV. ibilbidea antolatuko du Aterpeak. Aurtengo sariak bi dira, herritarrena eta Martin Berasategirena. Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballosek eskerrak eman dizkie ibilaldian parte hartu duten ostalariei egindako lanagatik, eta Aterpeari antolakuntzagatik.

Udalaren eta ostalarien arteko lankidetzaren beharra azpimarratu zuen Zaballosek, beharrezkoa baita herria dinamizatzeko. Ramon Ormazabalek, Aterpearen izenean, eskerrak eman zizkien Udaleko parte-hartzaileei ebentu honetan parte hartzeagatik, eta bereziki Martini, urte asko baitarama Aterpean.

Eskerrak eman ondoren, datuak emateari ekin zion: Pintxoaren IV. Ibilbidea azaroaren 25ean, ostiralean, garatuko da (19:00etatik 21:00etara); azaroaren 26an, larunbatean (eguerdian eta 19:00etatik 21:00etara); eta 27an, igandearekin (eguerdian). Ibilbide horretan pintxo berezi bat dastatu ahal izango da, 2 euroan, kontsumizioa aparte. Zortzi tabernak hartuko dute parte aurten: Arkupe, Buenetxea, Izurde, Yolanda, Goiegi Jatetxea, Lavie, Lasarte eta Viña del Mar.

Herritarren Sarian, hiru egunetan zehar 11 pintxoak dastatzera pasatzen diren pertsonak izango dira epaile. Dastaketa bakoitzaren ondoren txartel bat zigilatuko zaie. Ibilaldi osoko zigiluak dituzten parte-hartzaileen artean; Logroñon bi lagunentzako asteburu pasa zozketatuko da, ostiraletik igandera, gosaria eta ostatua barne, botila ardo bat opari eta ardandegira bisitaldia. Taberna irabazleak sariaren erakusgarri izango den koadro bat jasoko du.

“Martin Berasategi” saria, zeinek azaroaren 25ean dastatuko baititu pintxoak, dedikatutako txaketa bat izango da.

Azkenik, alkateak, herritarrak eta Lasarte-Oriara hurbiltzen direnak animatu ditu Pintxoaren IV. Ibilaldi hau gozatzera, gero eta ezagunagoa baita gure eskualdean.

Kartela ikusi

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna