Albisteak

Atzo inauguratu zen Lasarte-Oriako Eguberrietako Haur-Parkea

2016-12-23 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Alkateak, zenbait korporaziokide lagun zituela, Eguberrietako Haur-Parke tradizionala inauguratu zuen. Parkea abenduaren 31ra arte egongo da zabalik, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara bitarteko ordutegian.

Parkeak hiru barruti ditu.

Gune nagusia Michelingo Frontoian kokatuko da. 0-10 urtekoentzako gune horretan instalatuko dira ludoteka, ipuin-kontarien txokoa, ohe elastikoa, makillatzeko eta tatuatzeko gunea, zezen mekanikoa, hainbat puzgarri (olagarroa, baserria, pista amerikarreko zirkuitua, elefantea….), tailerrak (adin ezberdinetarako), eta bideo-jokoekin WII gune bat. Aurten ez da tabernarik izango, elkarterik ez baita aurkeztu hura kudeatzeko. Mahaik eta aulkiak prestatu dira, haurrekin datozenek itxaron ahal izateko. Sarrera dohainik da, helduentzat izan ezik, haiek euro bat ordaindu beharko baitute sarrera gisa.

Hauek dira eszenarioan egingo diren ekitaldiak:

Kanpoko tenis-pistak 300 m²-ko karpa klimatizatua edukiko du, 12 urtetik gorako neska-mutilentzat. Han izango dituzte jostatzeko honako hauek: giza futbolina, zezen mekanikoa, Salto-salto puzgarria, bideo-jokoetarako gunea, DJarentzako tokia, ping-pongeko 2 mahai, 2 futbolin, 2 Air-Hockey eta Balanz Bike bat. Karpatik kanpo, berriz, rokodromoa, bizikleta kulunkariak eta beste puzgarri bat daude.

Oria auzoan, parkeak 225 m²-ko karpa klimatizatua edukiko du, Bitarteko tenis-pistan, familian egiteko jokoetarako. Han joko tradizional erraldoiak instalatu dira, eta era egokian dekoratua eta girotua dago.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna