1813ko abuztuaren 31ko gertakarien aurtengo oroitzapenean Lasarte-Oria omenduko dute

2014-08-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Donostiaren aurkako eraso eta sutearen oroitzapenean, garai hartan hiritik alde egin behar izan zuten Donostiarrak jaso genituen eskualdeko herriei: Lasarte-Oria, Usurbil, Andoain, Hernani, Urnieta eta Astigarragari eskertzea adierazteko omenaldia egingo dute.

gehiago irakurri

Ohiko neguko ordutegian sartuko gara astelehenetik aurrera

2014-08-28 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

Irailaren 1etik  aurrera Lasarte-Oriako Udalaren kirol instalazioak (kiroldegia eta Kirol Gunea) neguko ordutegiarekin irekiko dira berriro.

gehiago irakurri

Emakume-zentroak datorren lauhilekorako eskaintza zabal eta askotarikoa prestatu du

2014-08-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea

Datorren astelehenean, irailaren 2an, emakume-zentroko ikastaro berrietan izena emateko epea irekiko da, eta aurreinskripzioa egin nahi dutenek datorren astean hiru egun izango dituzte, goizeko 9etatik 13etara eta arratsaldean 15:30etik 19:30era.

gehiago irakurri

Hostelera del Norte, Factory eta Aldicar enpresekin hitzarmenak

2014-07-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Udalaren izenean Pablo Barrio Alkateak eta Mª Angeles Arangurenek, Xabier Urruzolak eta Jesus Maria Alberdik, Hostelera del Norte, Factory eta Aldicar enpresen izenean, hurrenez hurren, urtebeteko iraunaldia izango duten hitzarmen bana sinatu dute. Hitzarmenean enpresa horietako arduradunak zenbait zeregin euskaraz egitera konprometitzen dira eta urtebete barru, eginak baldin badituzte, Udalak dagokien diru-laguntza emango die.

gehiago irakurri

Janari manipulatzaile ikastaroa

2014-07-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia | Udala

Elkolab enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Sanitateko Departamentuarekin elkarlanean, ikastaro berri bat emango du, janari-manipulatzaileena, ostalaritzako sektoreari zuzendua Osasun Sailak eskatzen duen autokontrolaren inguruko edukiak dituena.

gehiago irakurri

Lasarte-Oriako Udalak Gazako erasoak berehala gelditzea eskatzen du

2014-07-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Hiru gazte israeldarren desagerpen eta heriotza tragikoaren ondotik, palestinar biztanleriaren kontrako zigor kolektibo bat ari da burutzen, ehundaka lagunen atxiloketa, milaka etxeen miaketa, suntsituak izan ez direnean, eta ehundaka palestinar erailketa (haurrak barne),  orduz ordu hasten doan heriotzaren balantze bat osatuz.

gehiago irakurri

Sasoeta auzoan espazio zabalak sortuko dira etxabeak eraitsiz

2014-07-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

San Martzial eta Uzturre plazako etxabeak eraitsiko dira irailetik aurrera, eta hurrengo urteetan Jaizkibel plazari atxikita dauden beste hiru. Bizilagunekin parte-hartze prozesua abiatuko da espazioaren erabilera adosteko.

gehiago irakurri

Arsuaga parkea berritu eta herritarrentzako ireki da

2014-07-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Duela 15 urte egin zen planeamendua dela eta Usurbilgo Udalaren esku geratu zen parke hau, orduz geroztik herritarrentzat ireki zen baina sarrera bat bakarrik izan du eta hormaz inguratua egon da. Horregatik Usurbilgo Udalak balorean jarri nahi izan du eta bere erabilera sustatzeko bi sarrera berri ireki eta inguruko hormaren altuera txikitu du.

gehiago irakurri

Aisiako begirale eta unibertsitateetako uda-ikastaroetarako diru-laguntzak

2014-07-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

            Udaleko Euskara Batzordeak 2014 urterako egin duen diru-laguntzen deialdiaren barruan, aisiako begirale eta zuzendari izateko eta unibertsitateetako euskarazko ikastaroetarako diru-laguntzak onetsi ditu eta 1.350,00 € eta 400,00 €rekin hornitu ditu, hurrenez hurren.

gehiago irakurri

Lasarte-Oria aniztasunaren lanketan eredu da Gipuzkoan

2014-07-16 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Aniztasuna eta Kooperazioa

Atzo arratsaldean, Martin Garitano Aldun Nagusia eta Itziar Pildain Migrazio eta Aniztasun arloko zuzendaria Udaletxean izan ziren aniztasunaren inguruan udalerriko eragile ezberdinek eginiko lana aitortu eta babesteko.   

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna