Albisteak

Arsuaga parkea berritu eta herritarrentzako ireki da

2014-07-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Duela 15 urte egin zen planeamendua dela eta Usurbilgo Udalaren esku geratu zen parke hau, orduz geroztik herritarrentzat ireki zen baina sarrera bat bakarrik izan du eta hormaz inguratua egon da. Horregatik Usurbilgo Udalak balorean jarri nahi izan du eta bere erabilera sustatzeko bi sarrera berri ireki eta inguruko hormaren altuera txikitu du.

 

Parkean egin diren lan guztiak bere izaera mantenduz burutu dira eta bertako jatorrizko zuhaitz eta bidexkak aurkitu ditzakegu bertan. 70-80 urteko zedroak daude, banbu baso bat eta jatorrizko jauregiko minigolfa ere bertan dago. 

 

Bestetik, Gipuzkoako Foru Aldundiak ere albotik pasatzen den errepidean aldaketak agin ditu, bai kotxeen abiadura murrizteko eta baita herritar guztien irisgarritasuna bermatzeko.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna