2015eko tasa eta zergen inguruko herritarren ekarpenak jasoko ditu Udalak

2014-07-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Ogasuna

Hurrengo urteko ordenantza fiskalak osatzeko lanean hasi da Udala eta aurten herritarren parte-hartzea bultzatzeko asmotan tasa eta zergen inguruan ekarpenak egiteko epea zabaldu du. Beraz, ekarpenak egin nahi dituzten herritarrek aukera izango dute hurrengo uztailaren 22arte eta erregistroan instantzia bat utziaz edo udala@lasarte-oria.org helbide elektronikora mezu bat bidaliaz egin beharko da.

gehiago irakurri

Langabetuak kontratatzeko dirulaguntzak enpresentzat

2014-07-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Enplegua Sustatzeko toki ekintzetarako Lanbideren laguntza deialdiaren babesean, 2013/10/18ko EHAAn argitaratua, Donostialdea Mendebaldea bailarako Udalek, hala nola, Andoain, Astigarraga, Hernani, Lasarte-Oria, Urnieta eta Usurbilek, enplegua sustatzeko asmoz, langabetuak kontratatzeko diru-laguntzak eskaintzen dituzte. Tokiko enpresei zuzendurikoak dira, interesaturiko negozio orori, aipaturiko bailarako langabeak eta lan-eskatzaile moduan Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuan inskribatutakoak kontratatzeko.

gehiago irakurri

Lasarte-Oria aniztasunaren kudeaketan eredu Udako Euskal Unibertsitatean

2014-07-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Aniztasuna eta Kooperazioa

Lasarte-Oriako Udala aniztasunaren inguruan instituzioetatik eginiko kudeaketa azaltzera gonbidatu du Udako Euskal Unibertsitateak eta gaur goizean Pablo Barrio alkatea bertan izan da  egindako lana Marcos Nanclares Gipuzkoako Foru Aldundiko Migrazio eta Aniztasun zuzendari ohiarekin eta Itziar Pildain GFAko egungo zuzendariarekin batera.

gehiago irakurri

Aurten 273.477€ erabiliko dira kaleak asfaltatzen

2014-07-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Azken urte hauetan gehien zartatu diren eta egoera okerrenean aurkitzen diren kaleak konpontzen ari da Udala faseka, eta horretarako, ahal den neurrian urtero inbertsioak egiten ari da. Aurtengo inbertsioarekin, kale nagusiko asfaltatze lanak egingo dira, Ola kale pareko errotonda eta Oztaran errotonda bitartean, eta zentroko hainbat kaletan, Pablo Mutiozabal, Juan de garai eta Pintore kalean, alegia.

gehiago irakurri

Tipi tapa ibilbide osasungarrien proiektua martxan jartzeko bilera irekia

2014-07-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gizarte Zerbitzuak

Lasarte-Oriako Udalak Osakidetzarekin, eta ETORBIZI fundazioarekin batera zahartze aktibo eta osasungarriaren Ekintza Planaren barruan Ttipi Ttapa Ibilbide Osasungarriak izeneko proiektua jarri nahi du abian.

gehiago irakurri

Jangela ikastetxean bertan izango dute Garaikoetxeako ikasleak

2014-07-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Pablo Garaikoetxea-Landaberri ikastolak jangela propioa izango du, horrela erabaki du Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailak ikastolako arduradunekin, Guraso Elkarteko ordezkariekin eta Lasarte-Oriako Udalarekin azkeneko urteotan izandako bileren ondoren.

gehiago irakurri

Santa Ana jaiak aurkeztu dira

2014-07-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Hurrengo uztailak 20tik aurrera eta hilaren 26arte Lasarte-Orian Santa Ana jaiak ospatuko dira eta aurtengo antolaketan udalerriko bost elkartek parte hartzen dute. Hurrengo astean berriz, uztailaren 16an, Oriako Kamen jaiak izango ditugu eta hilabetearen bukaeran Basaundiko San Ignazioak ospatuko dira.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak joan den asteartean hartutako erabakiak

2014-07-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Asteartean, 2014ko uztailaren 8an buruturiko udalbatzarrak 8 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan bozketa guztien datuak ikusgai dituzue.

gehiago irakurri

Hipodromoak “Lasarte-Oria Tratu on bat” markarekin bat egin du

2014-07-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Atzo goizean Udalak Hipodromoa enpresarekin elkarlan hitzarmen bat sinatu zuen “Lasarte-Oria Tratu on bat” marka bultzatzeko eta Lasarte-Orian hirugarren sektorea indartzeko asmoz antolatzen diren ekitaldien nahiz marka beraren zabalpenean lan egiteko xedearekin.

gehiago irakurri

Abdalahi, Mrabih, Teslem, Naziha, Hilifa eta Saifari ongi etorri

2014-07-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Astelehen eguerdian, Udalak Porrotx pailazoaz eta txokoetako umeez lagundurik saharatik etorritako zazpi umeei ongietorri beroa egin zieten Udaletxean. Urtero bezala Oporrak bakean programarekin gure herriko bost familietara etorri diren bi mutiko eta hiru neskek 2 hilabete pasako dituzte gurekin.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna