Albisteak
Janari manipulatzaile ikastaroa
2014-07-19 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia | Udala
Elkolab enpresak, Lasarte-Oriako Udalaren Sanitateko Departamentuarekin elkarlanean, ikastaro berri bat emango du, janari-manipulatzaileena, ostalaritzako sektoreari zuzendua Osasun Sailak eskatzen duen autokontrolaren inguruko edukiak dituena.
Ikastaroa uztailaren 24an emango da Anbulatorioko bigarren solairuko erabilera anitzeko aretoan. Ordutegia 09:30etik 13:30ra bitartekoa izango da. Prezioa 45€/pertsonakoa da, eta prezio berezia langabetuentzako 35€ (régimen generalean dauden pertsonentzako bonifikatzeko aukera dago). Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, deitu OMIC 943361605 edo Elkolab 943533303 telefonora.