UDALBATZARRAK DATORREN ASTEARTEAN URRIAK 14 OHIKO BILKURA OSPATUKO DU

2014-10-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Udalbatzarrak  URRIAK 14, 18:30etan, OHIKO bilkura egingo du jendaurreko ekitaldian. Bertan hurrengo gaiak landuko dira:

gehiago irakurri

Lasarte-Oria kultura-aniztasunaren alde

2014-10-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Aniztasuna eta Kooperazioa

Asteartean bozeramaileen batzordea ospatu zen eta bertan urriko hilabetean zehar daueden ekimenak direla eta, aniztasunaren inguruko adierazpen instituzional onartu zen. Aste bukaera honetan Andaluziar topaketak izango dira, hurrengoan Ttakunek antolaturiko Euskal jaia eta azkeneko larunbatean Anizatasun jaialdia.   

gehiago irakurri

Aniztasunaren jaialdia antolatzeko bilera deitu du elkarteen sareak

2014-10-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Osteguneko saioan, urriaren 25an burutuko den ANIZTASUNAREN JAIALDIA landuko da. Horretarako, udalerriko elkarteen egitarau-proposamenak jaso eta guztion artean behin betiko egitaraua osatuz. Honetaz gain, Lasarte-Oriako udala, herriko hainbat elkarterekin batera, aniztasunaren inguruan osatzen ari den kantu eta bideoaren lehen bertsio bat ikusi eta entzuteko aukera izango dugu.

gehiago irakurri

Hurrengo hiruhilabeteko programazio kulturala aurkeztu da

2014-10-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Programazio kultural berri honen aldaketa nagusia zinemari dagokiona izango da, alegia, orain arteko funtzionamendua aldatu eta zinema digitalak etorkizunean eskaintza zabalagoa egiteko aukera emango digu. Pelikula berriagoak, 3D formatuan eta abar.

gehiago irakurri

Zertaz mozorrotuko zenuke herria 2015eko Inauterietan?

2014-10-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Gazteria eta Festak sailak, beste urte batez, Inauterietako gaia hautatzeko galdeketa martxan jarri du. Proposamenak hilaren 26ra arte bilduko dira, internetez edota parte hartze postontzietan. Konpartsa berria sortu nahi duten koadrilak, denboraz dabiltza.

gehiago irakurri

Gaztelekuko ikastaroetan izen emateko epea zabalik dago

2014-10-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gazteria

Urtero bezala Gaztelekuak ikastaro eskaintza zabala prestatu du aurtengorako ere, zehazki  zazpi ikastaro eskaintzen dira. Ikastaro guztiak nerabe eta gazteei zuzenduak daude (12-30 urte) eta euskaraz izango dira.

 

gehiago irakurri

Astelehenetik aurrera Loidiko tunela itxita egongo da

2014-10-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Aspalditik egoera txarrean aurkitzen da Loidiko tunela gaineko errepideak mugatzen dituen juntetako altzairuzko armadurak herdoiltzen eta hormigoi zatiak erortzen ari direlako. Hori dela eta Aldundiko Errepide sailak konponketak egiteari ekingo dio hurrengo astelehenean eta jakitera eman dutenez hilabete inguru iraungo dute lanak.

gehiago irakurri

Gaur hasiko da aurtengo Nagusien omenaldi astea

2014-10-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Aniztasuna eta Kooperazioa | Gizarte Zerbitzuak

Gaur arratsaldeko 16etan hasiko da Biyak bat jubilatuen elkarteak Udalaren laguntzarekin antolatzen duen aurtengo Nagusien omenaldi astea. Aurreko bi urteetan egin duten moduan zortzi eguneko egitaraua prestatu dute: txapelketa ezberdinak, antzerkiak, martxa neurtua, dantzaldiak, koroak, bazkaria eta abar luze bat egingo dituzte hurrengo urriaren 8a bitartean.

gehiago irakurri

2014. urteko maketa lehiaketa martxan da

2014-09-30 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gazteria

Epeak:

Maketa lehiaketa irailaren 29tik aurrera martxan izango da. Taldeek urriaren 31ra arte aurkeztu ahalko dituzte haien lanak.

Betebeharrak:

Lehiaketa honetan parte hartzeko oinarriak oso sinpleak dira, hona hemen laburpentxo bat:

gehiago irakurri

KZguneko ikastaroetan izen emateko epea zabaldu da

2014-09-30 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Urritik aurrera informatikako lehen pausoak emateko edo programa informatikoen inguruan gehiago ikasi nahi dutenentzako ikastaro ugari eskainiko ditu KZguneak. Emango diren ikastaroen artean write I eta II, Google drive, Facebook, Twitter,…daude.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna