Katalogoa eskura, kultura oparitu nahi dutenentzat

2014-11-26 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Urteko garai honetan seme-alabei edo ingurukoei euskarazko liburuak, musika edota jokoak erosi eta oparitzeko aukera paregabea izaten dela kontuan hartuz, Euskarazko Produktuen Katalogoaren edizio berria osatu dute Euskal Herriko 100 bat udalek. Lasarte-Orian 2.000 etxeetara banatu dira. Aleren bat nahi duenak euskara zerbitzuan du eskuragarri.

gehiago irakurri

Asteburu honetan Oroimenaren ibilbideak ezagutzeko aukera

2014-11-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Giza eskubideen hilabetearen barruan Islada Ezkutatuak taldeak Oroimenaren ibilbideak egiteko aukera eskainiko du. Larunbatean eguerdiko 12etan Villa Mirentxutik hasiko da euskarazko ibilbidea eta ondoren igandean 12etan baita ere gaztelaniazkoa egingo dute leku berdinetik hasita.

gehiago irakurri

Azaroaren 8 eta 15an Sasoetako auzoan eginiko parte-hartze saioen kronika

2014-11-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

“Sasoeta Sasoitu!” Parte-hartze egitasmoaren barruan mahaiak kalera atera eta auzoko plaza ezberdinetan gauzatu genituen tailerrak eguzkia eta giro bikaina lagun eraitsi beharreko etxabeetan zer egin erabakitzeko. Auzotarrengana gerturatu eta ahalik eta ekarpen gehien jasotzea zen honen helburua eta baita lortu ere. Haur, gazte zein helduek parte hartu dute 4.fase honetan eta proposamenak jasotzeko ez ezik, prozesu osoa azaldu eta osatzeko ere balio izan dute.

gehiago irakurri

Hurrengo astean osasun jardunaldiak izango dira

2014-11-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

Urtero garai honetan egin ohi den moduan, datorren astean, azaroak 24tik – 28ra, XXII. Osasun Jardunaldiak ospatuko dira Manuel Lekuona Kultur Etxean hitzaldi aretoan arratsaldeko 19:00etatik – 20:30etara.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak azaroaren 17an hartutako erabakiak

2014-11-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

2014ko azaroaren 17an buruturiko ez ohiko Udalbatzarrak 2 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan, bozketa guztien datuak ikusgai dituzue:

gehiago irakurri

Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren inguruan hainbat ekimen antolatu dira

2014-11-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea

Azaroak 25ean “Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna” ospatzen dela eta gizartean oraindik dimentsio, adin, gizarte, zein kultur talde desberdinetan errotuta dirauen emakumeenganako indarkeria, diskriminazio, eta emakumeek emakume izateagatik jasaten duten botere harremanen kontra lan egiten jarraitu beharra dago.

gehiago irakurri

Asteazken honetan Kirol planean parte hartzeko lehenengo saioa izango da

2014-11-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

Aste honetan 6tik 16 urtera bitarteko haur eta nerabeen jarduera fisikoa eta kirolaren praktika lantzeko proposamenak egiteko aukera izango duzue herritarrok. Horretarako asteazkenean , azaroak 19, arratsaldeko 18:30etan Kiroldegiko sarreran egon beharko da.

gehiago irakurri

Tratu on bat marka sustatzeko pauso berriak

2014-11-18 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Atzo eguerdian, hirugarren sektoreko ordezkariarekin burutu zen bileran abenduan argitaratuko zen Tratu on bat egutegi egin ahal izateko prestakuntza lanak hasi ziren. Gainera, udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen eskaintzak jasoko dituen webgunea parte hartzeko aukera luzatu zitzaien etorri ziren guztiei.

gehiago irakurri

KOOPeratzen: eskualdeko proiektu kooperatibo berria Lasarte-Orian

2014-11-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Eskualdeko ekintzaileen ideiak enpresa sozial edo kooperatibo bihurtuko dituen formakuntza eta elkarlan proiektu berria aurkeztu dute Beterriko alkate, zinegotzi eta teknikariek. Astelehenetik aurrera izen emateko epea irekiko da eta abenduan martxan jarriko da sei hilabete iraungo duen egitasmoa.

gehiago irakurri

Nola bihurtu apellidua abizen

2014-11-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 Jatorriz euskarazkoak diren abizenak, adibidez, Jauregui, Arregui, Lecuona, Erquicia, Aguirre..., euskarazko grafiarekin jar daitezke bake-epaitegian bertan.

 

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna