Albisteak
Emakumeenganako indarkeriaren aurkako nazioarteko egunaren inguruan hainbat ekimen antolatu dira
2014-11-19 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea
Azaroak 25ean “Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna” ospatzen dela eta gizartean oraindik dimentsio, adin, gizarte, zein kultur talde desberdinetan errotuta dirauen emakumeenganako indarkeria, diskriminazio, eta emakumeek emakume izateagatik jasaten duten botere harremanen kontra lan egiten jarraitu beharra dago.
Emakumeen aurkako indarkeria gertakari publiko eta soziala da. Gaur egun sozializazio prozesuan menderatze-harremanak ez dira desagertu: gazteek maitasuna ulertzeko duten modua, mugikorrak, janzteko era kontrolatu; emakumeen zein gizonen izaeran normaltzat hartzen diren jokabide estereotipatuak, emakumeek ugaltze-rola eta etxeko lanak egiteko ardura dute; mehatxuak, derrigortzeak, irainak, oihuak, sexu-erasoak; krisia dela medio genero-indarkeria ekonomikoa, baliabide ekonomikorik ez izateak beste baten menpe egotera behartzen die; senide zein lagunengandik urrunaraztea… bizitza publikoan zein pribatuan indarkeria-ekintza fisiko, psikologiko, sexual, sozial, sinboliko eta ekonomikoak hor dihardute.
Guzti hau lantzeko Lasarte-Oriako udalak hurrengo egunetan herritar talde desberdinei zuzenduriko ekimenak antolatu ditu.
Azaroak 20 osteguna
Myriam Herboren eskutik “El buen amor es posible” tailerra gauzatuko da 18:30tan sexuen arteko bizikidetzarako emakume zentroan.
Azaroak 21ostirala
BELDUR BARIK
Manuel Lekuona kulturetxeko auditorioan gaueko 20:00tan Beldur Barik lehiaketaren sari banaketa egingo da. Bideoak pantaila handian ikusi ahal izango dira. Herri mailan 3 bideo aurkeztu dira:
- 12-17 kategorian: “Altxa emakumea, hautsi zure kateak”
Egileak: Aroa Lopez, Julene Illarramendi eta Ane Galardi.
- 18-30 kategorian: “Bazen behin neska bat beldur barik”
Egilea: Xabier Muñoz Lopetegi
“(Hel)mugak”
Egileak: Ainhoa Mendiluze, Irati Perez eta Ane Labaka.
Gogoratu, Euskadi mailako lehiaketa orokorraren “Herria Saria” aukeratzeko azaroaren 21 eta 25 bitartean www.beldurbarik.org web-gunean lanak bozkatu ahal izango direla.
Ondoren, 22:00tan “Magical girl” filma emango da. Donostiako zinemaldian film onenaren urrezko maskorra eta zuzendari onenaren zilarrezko maskorra lortu duena.
Azaroak 22 larunbata
IPUIN KONTALARIA
Beatriz Egizabal ipuin-kontalariak liburutegian 4 urtetik gorako haurrentzako “baziren behin neska abenturazaleak eta mutil ameslariak” kontatuko digu.
Azaroak 25 asteartea
MOSAIKO ERRALDOIA
19:00etan Okendo plazan emakumeenganako indarkeriaren aurkako mosaikoa egingo da. Herritarren artean puntu more handi bat osatu nahi da. Kukuka taldekoek dantza desberdinak gauzatzen dituzten bitartean.
Azaroak 28 ostirala
ANTZERKIA
Kultur etxean 20:00tan MAKELUR sexuen arteko bizikidetzarako emakume zentroko antzerki taldeak “Belarrira kontatzeko ipuinak” antzezlana antzeztuko du. Sarrera doan da.
ERAKUSKETA
Abenduak 3tik urtarrilaren 5era sexuen arteko bizikidetzarako emakume zentroan Asociación ciudadana por la igualdad-en eskutik “Emakumeen kontrako indarkeriaren inguruan egiak eta gezurrak” argazki erakusketa egongo da ikusgai.