Albisteak

KOOPeratzen: eskualdeko proiektu kooperatibo berria Lasarte-Orian

2014-11-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Eskualdeko ekintzaileen ideiak enpresa sozial edo kooperatibo bihurtuko dituen formakuntza eta elkarlan proiektu berria aurkeztu dute Beterriko alkate, zinegotzi eta teknikariek. Astelehenetik aurrera izen emateko epea irekiko da eta abenduan martxan jarriko da sei hilabete iraungo duen egitasmoa.

 

20 proiektu enpresa kooperatibo bihurtzeko egitasmoa

Eskualdeko Udalen lankidetzatik ekintzaile berriei zuzendurik tokiko ekonomikoaren garapenerako egitasmo berri bat jarriko da martxan. 20 proiektu landuko ditugu, pertsonak formatuz, aholkularitza eskainiz eta coworking-a praktikan jarriz.

 

Zerbitzu berri honek, enpresa berriak sortzeko beharrezkoak diren formazioa, baliabideak, azpiegiturak eta aholkularitza eskaintzea du helburutzat. Horrela bada, edozein negozio ideia eredu sozial edo kooperatiboan bideragarri izan dadin, beharrezkoak diren zerbitzu guztiak eskainiko ditu:

 

-Formakuntza: Enpresa berria era sozial edo kooperatiboan sortzeko jakin beharreko guztia.

-Beka-sariak: Formakuntza prozesu horretan sartzeko denbora izan dezazuen.

-Finantziazio aholkularitza: Enpresa berri baten sorkuntzarako beharrezko guztia.

-Jarraipen indibiduala: Aholkularitza eta jarraipena proiektu guztiei  formakuntza osoan zehar.

 

Nori zuzendua dago:

Zerbitzu hau, langabezian dauden eta enpresa eredu berriak abiatu nahi dituzten pertsona guztiei bideratuta dago:

- Euren jarduna profesionalizatu nahi duten elkarteak.

- Ikasketak amaitzear dauden ikasleak.

- Eskualdean bizi diren langabetuak orokorrean.

-…

 

Beka saria:

Programa honetan parte hartzen duten guztiek hilabetero 250€ jasoko dituzte.

 

Ikastaroko informazioa

-Lekua: Lasarte-Oria

-Noiz: Abenduan hasi eta apirilean bukatu  (6 hilabete)

-Ordutegia: Arratsaldez

 

Nola parte hartu

Izen emateko eskualdeko edozein Udaletako harrera erregistroan egin dezakezu edo Lanbideko bulegoetan eta ondorengo datuak beharko dituzu:

-Izen emateko oinarrizko datu pertsonalak.

-Zure proiektuaren azalpena. (Eskatu gidoia eskualdeko Udaletan)

 

Epea: azaroak 28 aurretik

 

Informazio gehiago:

www.koperatzen.net

Helbide elektronikoa: ekinean@andoain.org

Telefonoa: 943 304 221

 

Ideia bat izatetik enpresa sozial edo kooperatibo bat sortzeraino eman beharreko pausu guztien inguruko formazio saioak eskainiko dira, negozio ideiatik abiatuz, finkatutako enpresa kooperatibo batetaraino iristeko dagoen ibilbide luzean, beharrezkoak diren aholkularitza teknikoa eta baliabide fisiko guztiak ekintzaile berrien eskura jarriko direlarik.

 

 

Pablo Barrio alkatearen adierazpenak:

Lasarte-Oriarentzako oso garrantzitsua da era honetako eskualdeko proiektu eredugarriak gure udalerrian kokatzea. Izan ere, gure udalerria, oraindik jasaten ari garen krisiak gogor kolpatu du azken urte hauetan, eta horrek gure tokiko garapen sozioekonomikoan  ahaleginak bikoiztea eskatu digu.

 

Helburu horren bidean, badira bi urte eskualdeko elkarlanean hasi ginenetik eta asko dira dagoeneko martxan jarri diren apustuak eta hauek emandako emaitzak, lanpostuak sortuaz edota gure ekonomian estrategikoak diren ildoetan aurrerapenak eginez.  

 

Gure aldetik, iraganean lanbide eskola funtzioak bete zituen eraikin hau garapen ekonomikoari eta enpresa berrien sorrerari zuzenduriko formakuntzarekin harremandua izatea garrantzitsua eta estrategikoa dela uste dugu, eta horregatik azpiegitura indartsu bat osatzeko ahaleginak egiten ari gara.

 

Duela bi urtetik Zubilan egitasmoa bertan kokatua dago eta Usurbilgo lanbide eskolako ikasleen proiektu ezberdinak gauzatzeko tresna garrantzitsua izaten ari da. Horregatik, KOOPeratzen proiektua gauzatzerako orduan bi egitasmoen osagarritasuna eta antzekotasunak garrantzitsuak izan dira. Enpresa berrien sorrerara begira dagoen gune bat bihurtu da espazio hau eta orain ikuspegi kooperatibo eta soziala gehitu nahi diogu.  

 

Gainera, dagoneko elkarte eta proiektu kooperatibo batzuk baditugu herrian errotuak eta elkartegintzak gure ekonomiaren zati garrantzitsu bat suposatzen du. Beraz, apustu erabat interesgarria da eta etorkizunerako ekonomia eredu indartsu eta iraunkor baten zimenduak jartzen ari gara.

 

 

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna