Albisteak

Asteburu honetan Oroimenaren ibilbideak ezagutzeko aukera

2014-11-25 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Giza eskubideen hilabetearen barruan Islada Ezkutatuak taldeak Oroimenaren ibilbideak egiteko aukera eskainiko du. Larunbatean eguerdiko 12etan Villa Mirentxutik hasiko da euskarazko ibilbidea eta ondoren igandean 12etan baita ere gaztelaniazkoa egingo dute leku berdinetik hasita.

 

Gainera, taldeak udalerriko atari guztietan esku-orri bat banatu du lan asko egin ondoren osaturiko planoarekin. Bertan, Lasarte-Oria eta inguruetan, orain arte ezagutzen ditugun eta oroimen historikoa osatzen duten 34 leku aurkituko dituzu. Fusilamenduak, gerra guneak, militarren aginte lekuak, barrikadak, sindikatu eta alderdi politikoenak izandako egoitzak, bonbardatutako etxeak e.a. sartu ditugu OROIMENAREN IBILBIDEA izendatu dugun ibilbide honetan.

 

Ikusi eskuorria

 

Leku hauek, Mola, Franco, Varela, Saliquet, Cavanellas, e.a. militarrek Melillan 1936-7-17an Espainiako Errepublikaren gobernuaren aurka abian jarri zuten eta berehala porrot egin zuen estatu kolpeak eragindako ondorioen adierazle batzuk dira.

 

Espainiako Errepublika, demokratikoki aukeratutako legezko gobernua, botereak babestutako baliabide militar, zibil, diplomatiko, politiko eta abarrekin eraso hartatik defendatu zen.

 

Kolpistek, boterea hartu ondoren, gertatutakoaren inguruko kontzeptuak inposatu zituzten. Besteak beste, Estatu kolpeari “Guerra” deitu zioten, eta aurkaria fisikoki eta ekonomikoki suntsitzeari “Cruzada de liberación”.

 

Islada Ezkutatuak elkartetik, hain justu, Oroimenaren Ibilbidea-ren laguntzaz hitzek beraien benetako esanahia berreskura dezaten nahi dugu.

 

Leku hauek, orain arte 1936ko estatu kolpearen ondoren Estatu espainiarrean eta Euskal Herrian gertatutako triskantza humanitario eta sozialaren testigu mutu eta ezkutaraziak izan direnak, aurrerantzean testigu bizi izan daitezen nahi dugu.

 

Beraz animatu parte hartzera eta Lasarte-Oriako historia ezagutzera:

 

Larunbata 29

12etan Villa Mirentxu

Euskaraz

 

Igandea 30

12etan Villa Mirentxun

Gaztelaniaz

Ikusi planoa

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna