Beldur Barik lehiaketa antolatu da aurten Lasarte-Orian

2014-10-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Emakumea

Aurten Lasarte-Orian lehenengo aldiz Beldur Barik lehiaketa antolatuko dugu Kukuka Antzerki eta Dantza eskolaren, Landaberriko ikastetxearen, Lasarte-Usurbil institutuaren, Jalgune eta Okendo Zinema taldearen laguntzaz. Lehiaketa honetan, emakumeek jasaten duten bereizkeria-egoerari aurre egiten dioten neska-mutilen arte-adierazpen mota oro onartu, baloratu eta bultzatuko da. Lan horiek errespetuan, berdintasunean, askatasunean eta autonomian, erantzukizun-kidetzan eta indarkeria sexistaren gaitzespen irmoan oinarritutako jokabide eta jarrerak izan behar dituzte.

gehiago irakurri

Larunbatean aurtengo aniztasunaren jaialdia ospatuko da

2014-10-22 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Aniztasuna aberastasuna da lemapean aurten bigarren Aniztasun jaialdia ospatuko dugu gure herrian dugun kultur aniztasuna beste behin ere balorean jartzeko. Aurreko urteko gabonetan egin zen aurreneko jaialdia eta aurtengo edizioa pixka bat aurreratu da urrian klimatologia hobearekin egiteko esperantzarekin. Beste behin ere, antolatzaileak herriko elkarte ezberdinek osatzen duten Anitzen sarea eta Udala izango dira.

gehiago irakurri

Umorea euskaraz egiteak saria du MotxianEby esketx lehiaketan

2014-10-20 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

DBHko ikasleen euskarazko abestien parodia onena sarituko da Buruntzaldea eta Oarsoaldeko eskualdeek antolatutako MotxianEby esketx lehiaketaren bitartez.

Eskualde bakoitzeko bi sari egongo dira: bideo onenak 300€ jasoko ditu eta bigarrenak 200€. Gainera, publikoaren saria ere izango da. Internauten bozka gehien jasotzen duenak 50 euroko saria irabaziko du.

gehiago irakurri

Sasoeta Sasoitu: hurrengo asteartean auzotarrekin lehenengo bilera izango da

2014-10-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Gaur egun espazio komertzial diren hainbat gune eraistean sortuko diren espazio publikoen erabilera eta diseinua herritarrekin zehaztu nahi du udalak, eta horretarako Sasoeta Sasoitu parte hartze egitasmoa martxan jarri du. Bigarren fasean dago momentu honetan eta Sasoeta auzoko  bizilagunekin zuzenean bideratu nahi da fase hau.

gehiago irakurri

Ostadar Saiarre Kirol Taldearekin Tratu on bat bultzatzeko hitzarmena sinatu du Udalak

2014-10-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

Lasarte-Oriako Udalak eta Ostadar Saiarre Kirol Taldeak, Tratu on bat markan eta filosofian oinarriturik, gure ekonomiaren garapenean beste pauso garrantzitsu bat suposatzen duen hitzarmena sinatu dute.

gehiago irakurri

Gizarte Zerbitzuetako diru-laguntzak eskatzeko epea zabaldu da

2014-10-16 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Gizarte Zerbitzuak

2014an gizarte zerbitzuen alorrean lanean aritu diren irabazi asmorik gabeko erakunde eta pertsona fisikoek diru-laguntzak eskatzeko aukera izango dute gaurtik aurrera eta hurrengo azaroaren 21a arte.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak atzo hartutako erabakiak

2014-10-15 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala

Atzo, 2014ko urriak 14 buruturiko Udalbatzarrak 7 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan bozketa guztien datuak ikusgai dituzue:

 

gehiago irakurri

Eskualdeko alkateek Garapen Agentzia bat sortzeko proposamena aurkeztu dute

2014-10-14 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia

Gaur goizean eskualdeko alkateek prentsaurreko bat eman dute etorkizunean Buruntzaldeko garapen ekonomikoan lan egingo duen lankidetza subjektu berri baten proposamena aurkezteko. Proposamen hau hurrengo asteetan eskualdeko Udaletara eramango dute martxan jartzeko

gehiago irakurri

Nola bizitu zuten euskalduntasuna lasarte-oriatarrek frankismoan?

2014-10-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Imanol Lizardik gidatuta eta “Euskararen kate hautsiak” liburuaren egilea den Dabid Anautek lagunduta, Juanita Kastresanak, Miren Zubeldiak eta Itziar Camarero Nuñez herritarrek euren testigantzak emango dituzte asteazkenean, 19:00etan, Manuel Lekuona kulturetxean izango den hitzaldian.

Aste osoan zehar Euskara, Ospeletik Eguterara. Hizkuntza zapalkuntzaren memoria erakusketa ikusgai izango da kulturetxeko erakusketa-aretoan, 10:00etatik 13:00etara eta 18:00etatik 21:00etara.

gehiago irakurri

Igande honetan Buruntzaldeako ibilaldien eguna ospatuko da

2014-10-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola

Urtero bezala igandean Buruntzaldean dauzkagun ibilbideez gozatzeko aukera izango du nahi duen guztiak eskualdeko ekimen honen barruan.Bidezidor eta bide ezberdinak ditugu (bost ibilbide ezberdin daude aukeran), landako paisaiatik barrena paseoez gozatzeko, belardiak eta basoak zeharkatuz eta baserri, baseliza, karobi eta, natura nahiz kultura aldetik, interesgarriak diren beste leku batzuetara hurbilduz.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna