Albisteak

Goiegiko magalean kimu landaketak aurtengo zuhaitzaren eguna ospatzeko

2015-03-17 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

Zuhaitzen Egunaren XXIIII. edizioa bi egunetan ospatuko da aurten, gaur, martxoaren 17an, Garaikoetxea-Landaberri eta Sasoeta-Zumaburu ikastetxeetako ikasleen txanda izango da. Ondoren, martxoaren 25an Udalaren Euskaltegiak, AEK Euskaltegiak, Sexuen arteko -Bizikidetzarako Emakumearen Zentroak, Erretiratuen Elkarteak eta Helduen Heziketa Iraunkorreko Zentroak (EPA) hartuko dute parte, bai eta zuhaitzak landatzen gozatu nahi duten herritar guztiek ere. Urteroko jardunaldi hauen bidez, Ingurumeneko Departamentuak zuhaitzen garrantziaz kontzientziatu nahi du, eta, martxoaren 21ean ospatzen den Basotzearen Munduko Egunarekin bat eginez, belaunaldi berriak hezi nahi ditu gure basoak zaindu beharraz.

 

Iazko edizioan bezala, landaketak Goiegiko mendi-hegaleko lur-sail munizipaletan egingo dira. Aurten, haritz, lizar, pago eta gorostidoen 150 kimu landatuko ditugu.

 

Jardunaldi ludiko honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu; izan ere, une atsegin bat pasatzeaz gain, gure basoen birsorkuntzan lagunduko dugu. Landaketa honetan parte hartu nahi duzuenok gurekin harremanetan jar zaitezkete 943 37 61 89 telefono-zenbakiaren bidez, astelehenetik ostegunera, 10:30etik 13:30era.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna