Albisteak

Udalak 40 familia gehiagok auzo konposta egiten hasteko bi gune jarri ditu

2014-12-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena

Lehengo urtean Sasoeta eta Atsobakar auzoetan bi etxola jarri ziren bertako bizilagunek auzo konposta egin ahal izateko. Hemendik aurrera berriz bi etxola gehiago jarriko dira: bata Zapategi kalean eta bestea Basaundin. Bertan, 40 familiek parte hartu ahalko dute eta Udaletxea arduratuko da hasiera batean prozesu guztia ondo egin dadin.

 

Sortzen ditugun hondakin guztiekin arazo bat dugu eta arazo hau konpontzeko aukera bakarra egunetik egunera gehiago birziklatzen lagunduko diguten sistemetan pentsatzea da. Beraz, gaurkoan pauso bat gehigo eman nahi dugu gehiago birziklatze bidean eta zero zabor filisofian.

 

Abenduan, erdialdeko eta Basaundiko bizilagunek taldean konposta egiteko aukera izango dute. Apustua garbia da, garbia eta erraza. Denon artean eta pixkanaka materia organikoa bereizten joan behar dugu, ahalik eta hondakin kopuru gehiena sailkatuaz bildu eta ziklotik kanpo ateratzeko. Hau da, honetarako, materia organikoa zabortegien ziklotik ateratzeko, herri honetan ematen ari garen pausuen artean..

 

Askorentzat ezezaguna izango den sistema honek azalpen erraza du. Etxeko janari eta landare hondakinak egurrezko etxola batean bilduko dira. Hondakinen prozesu naturala jarraituz, hondakina konposta deituriko ongarri bilakatuko da. Parte-hartzaileei trebakuntza saioa emango zaie, konposta nola egin behar den azaltzeko. Eta Udalak esperientziaren jarraipena egingo du.

 

Prozesua erraza izango da. Etxola bakoitzaren afekzio guneetako etxe guztietara diptiko informatiboa banatuko da eta atari guztietan informazio kartela jarriko da. Izena emateko bi aukera egongo dira. Atarietan zuen izena uztea edota bertan azaltzen den telefono zenbakira deitzea.

 

 

Interesa duten herritarren zalantzak argitzeko bi bilera egingo dira bizilagunentzat:

 

Abenduaren 9an, asteartea, arratsaldeko 19:00etan Manuel Lekuona Kultur Etxean Euskaraz eta abenduaren 11an, osteguna, toki eta ordu berean gaztelanian. Izena emateko epea abenduaren 13an bukatuko da.

 

Izena emandako jende guztiarekin ordu eta erdiko prestakuntza saioa egingo da abenduaren 15ean erdialdean eta abenduaren 18an Basaundin. Hauei aldez aurretik abisatuko zaie.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna