Albisteak
Hurrengo astean osasun jardunaldiak izango dira
2014-11-20 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena
Urtero garai honetan egin ohi den moduan, datorren astean, azaroak 24tik – 28ra, XXII. Osasun Jardunaldiak ospatuko dira Manuel Lekuona Kultur Etxean hitzaldi aretoan arratsaldeko 19:00etatik – 20:30etara.
Edizio honetan tratatuko diren gaien artean, alde batetik eta bi egunetan zehar, jarraipena emango diogu, “Gizartean modu aktiboan eta osasuntsuan zahartzea: Lasarte-Oriako udalerrian osasuna promozionatzeko eta dependentzia prebenitzeko koordinazio sozio-sanitarioaren esperientzia” programari, Osakidetzaren eta Osasun Publikorako Zuzendariordetzaren laguntzarekin, eta bestalde, hainbat gai tratatuko dira, dolua eta sexologia, besteak beste, eta bukatzeko erlaxazio tailerra egingo da.
Gaiak eta hizlariak hauek dira:
Azaroak 24, astelehena: “AULKI HUTSAK”
Dolu eta itxaropenaren inguruko dokumentala eta ondorengo mahai-ingurua.
Bidegin elkarteko Izazkun Andonegiren eskutik. (Bidegi: dolua eta gaixotasun larria apoiatzeko zerbitzua.
Dokumentala euskaraz emitituko da, gaztelaniazko azpi-tituluekin. Bertan doluan zeharreko bidaia proposatzen da, gure gorputzean zein emozioetan, harremanetan, pentsamenduetan, ekintzetan, gure barnean, eta gorputzean bertan bizipenak dituen eraginak aztertuz. Lau kapituluz osaturiko collage-a da, dolua hasierako puntutik aztertuz, galerak sorturiko mina, haserrea, egun perfektuak eta itxaropenari eskainitako kapitulu batekin bukatzen da.
Azaroak 25, asteartea: “ERORTZEA TAILERRA”
Osasun zentroa, Udaleko kirol departamentua eta Osakidetzako eskualdeko osasunaren eskutik.
“erortzea tailerra” emango da. Adinduen osasun eta autonomia galerak, eta bizitza kalitate gainbeherak Osasun publikoan duen eragina tratatuko da, eragin fisiko, psikiko eta sozio-ekonomikoaz hitz egingo da.
Diziplina anitzeko talde bateko kideek erortzeak saihesteko norabideak edota gomendioak emango dituzte, hala nola, indarra eta orekarako ariketak, etxeko arriskuen inguruko ebaluazioa, botiken erabilera berrikuspena, gutxitzea edota kentzea, eta begietako arazoen tratamendua. Gainera, tailerra bukatzean Zahartzaro Aktiborako Gida bat banatuko da, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politikarako Departamentuak argitaratua.
Azaroak 26, asteazkena: “BIZITZA OSORAKO ETXEBIZITZA, NIRE GAITASUNAK ALDATZEN DIRENERAKO NIRE ETXEA NOLA PRESTATU”.
ICAVI Taldeko Laida San Sebastiánek “adienduen etxeetako erabilerraztasuna eta laguntza-soluzioak” gaiaren inguruko hitzaldia emango du.
Muga arkitektonikoak eta laguntza pertsonala zein laguntzeko produktuak dira arazorik handienak adinduek bere etxean betiko bizitzarekin ez jarraitzeko, autonomia gutxiago dutelako.
Hiru faktore horien konbinaketak, batzuetan soluziobide erraza eta merkea dutenak, zeharo alda dezake adinduen egoera bere etxean segurtasunez bizitzen jarraitzeko. Hori dela eta, etxeak adinduen beharretara egokitzeko soluziobideak emango dira, baita behar horiek asetzeko dauden errekurtso publikoen inguruko informazio ere.
Azaroak 27, osteguna: “MENOPAUSIA MODU POSITIBOAN BIZITUZ”.
Emakume gehienen bizitzan aldaketa suposatzen duen garaia honen inguruan hitz egingo du
sexuen arteko elkarbizitzarako Emakumeen Zentroko Oscar Aranda sexologoak. “Menopausia modu positiboan bizituz” gaiarekin, emakume gehienen bizitzan aldaketa oso garrantzizkoa sortzen direneko garaia helduko dio. Emakume askorentzat menopausiak 40 urteko krisialdia sinbolizatzen du. Aldaketak izaten dira itxuran, sexualitatean eta osasunean; Baina, beste etapa bat besterik ez da emakumeen bizitzan eta ez da gaixotasuna balitz bezala hartu behar.
Azaroak 28, ostirala: “ERLAXAZIO TAILERRA”
Jardunaldiarekin bukatzeko, yoga eta pilates irakaslea den Naiara Urkizuren eskutik, erlaxazio tailerra izango da. Pentsamendu positiborako pauta batzuk emango ditu, eta gero, erlaxazio ariketak egingo ditu bertaratu diren herritarrekin.