Albisteak

Mugikortasun mugatua dutenentzako aldagelak egin dira igerilekuan

2015-02-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak

Orain artean kiroldegiko instalakuntzak pertsona guztien irisgarritasuna bermatzeko hainbat arazo izan dituzte bere jatorriko diseinua dela eta. Hauen artean nagusia igerilekura iristeko gainditu beharreko eskailerak izan dira beti. Orain artean, mugikortasun mugatua zuten herritarrek beheko aldageletan aldatu eta sarreran dagoen igogailuan igo behar izaten zuten igerilekuaren mailara.

 

Bukatu berri diren obrekin aldagela bat eraiki da lehengo solairuko kafetegiaren ondoan eta ondorioz hemendik aurrera irisgarritasun bermatua dago. Lan hauen kostua 55.000€-koa izan da eta erabiltzaileekin adostu dira aldagelaren ezaugarriak.

 

Bestetik, gogoratu duela urte eta erdi ere igerilekuan sartzeko garabia erosi zela eta beraz uretara sartzeko arazoak dituzten herritarrek igerilekuko soroslearen laguntzarekin egun osoan zehar zerbitzu hau erabiltzeko aukera dutela.

 

Eta azkenik, mugikortasun mugatua dutenentzako igeriketa ikastaroa martxan dago eta nahi duenak izen emateko aukera duela jakinarazten dute Kiroldegitik.

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna