Albisteak

Merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduetan segurtasunari buruzko hitzaldia

2017-04-27 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Gure herriko merkatarietako batzuek oraindik orain jasan dituzten larderiazko lapurretek sortu duten beldurrezko egoera dela eta, segurtasunaren gaineko kezkak berekin eskatzen du ekitea, poliziaren zuzeneko interbentzioarekin batera, prebentziozko neurriak ezarriz delinkuenteek egin ditzaketen ekintzei aurre egiteko.

Badago dokumentu bat, hainbat neurri prebentibo jasotzen dituena, eta egoki iruditzen zaigu zuek ere horien berri jakitea, ahal duzuen neurrian aplika ditzazuen. Dokumentuak izen hau du: Oinarrizko neurriak eta segurtasuneko gida praktikoa merkataritzako eta ostalaritzako establezimenduetan.

Dokumentua ezagutu ahal izateko, Hernaniko Ertzaintzaren komisariako agenteen laguntza izango dugu, datorren maiatzaren 3an 20:00etan Manuel Lekuona kulturetxeko hitzaldi-aretora etorriko baitira, beren ezaguerak zuekin guztiokin partekatzera.

Udaletik eta Aterpea merkatari-elkartetik gure babesa emateko beste modu bat da.

Horregatik, aipatutako saio horretan parte hartzera gonbidatzen zaitugu, konbentzituta baikaude, Ertzaintzaren aholkularitza profesionalarekin eta inplikatutako guztien arteko elkarlanarekin, ez garela erasotzen hain errazak izango.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna