Ikastetxeetarako poliuretanozko estalki berriak adjudikatu dira

2017-09-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak bi kontratu adjudikatu ditu, Landaberri eta Sasoeta ikastetxeetan poliuretanozko estalkiak ordezteko edo berriak ipintzeko, 77.477 euroko zenbatekoan.

Lehenbiziko kontratua, Landaberri zentrorako, 24.865 eurokoa da, eta lanak egingo dituen enpresa Pavitec 2000 S.L.U. da. Obra honen bidez, poliuretano errefortzatuzko erretxina elastikoarekin inpermeabilizatuko dira ikasgelen eraikineko estalkia, eraikin horretarako sarbidea eta kantxen zonarako sarbidea.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak atzo hartutako erabakien emaitzak

2017-09-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

2017ko irailaren 12an buruturiko ohiko Udalbatzarrak eztabaidatutako puntuen berri ematen dizuegu. Bertan, bozketaren datuak ikusgai dituzue:

gehiago irakurri

Lasarte-Oriak Kutxa Kultur Festibalarekin kolaboratuko du

2017-09-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako alkateak, Txus Alonso festetako zinegotziarekin eta Aterpeako ordezkariekin batera, Pintxo-musika eta irailaren 16an Kutxa Kultur Festibalaren kariaz egingo diren kontzertuak aurkeztu ditu.

Zaballosek garrantzizkotzat nabarmendu du Hipodromoan egingo den ekitaldi hori ordu batzuez gure herrian sartuko dela. Horregatik, udala jakitun zen gure ezaugarriak indartuko dituen jardueraren bat egin beharraz.

gehiago irakurri

Lasarte-Oriak II. Merkatu Jakuetarra ospatuko du asteburu honetan

2017-09-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Iazko edizioaren arrakasta ikusita, Okendo Plazara eta Kale Nagusira itzuliko da Merkatu Jakuetarra, artisautzaren eta kulturaren promozioa beste garai bateko memoriarekin konbinatzen duen festa-azoka.

Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotziak eta ekitaldiaren sustatzaileek gaur aurkeztu dute Merkatu Jakuetarraren 2. edizioa, ostiraletik igandera arte Okendo Plazan eta Kale Nagusian egingo dena, kale hori trafikorako itxi egingo delarik.

gehiago irakurri

Adjudikatu da Basaundi Bailara berrurbanizatzeko proiektuaren idazketa

2017-09-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Sestra Ingeniería y Arquitectura S.L. enpresak egingo du Basaundi Bailara berrurbanizatzeko proiektua. Enkarguaren kostua 23.999,75 eurokoa da, eta 4 hilabeteko epea du proiektua aurkezteko.

Baldintza-agiriak dioenez, auzo horretan oinezkoen zonak, ibilgailuenak eta jardinduak berrurbanizatzeko eta errehabilitatzeko obrak jaso behar ditu proiektuak. Horrez gain, gaur egun dauden irisgarritasun-arazoak konpondu beharko ditu, oraingo legeetara egokituz, eta azpiegiturak eta zerbitzuak berritu egin beharko ditu, gaur egungo aireko kableak lurperatuz.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak datorren asteartean, irailak 12 ohiko bilkura ospatuko du

2017-09-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalbatzarrak, datorren asteartean, irailak 12, arratsaldeko 18:30tan, ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:

gehiago irakurri

Matrikula epea irekita Udal Euskaltegian irailaren 15 arte

2017-09-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Matrikula epea irekita dago Udal Euskaltegian (2017-2018) matrikulatu ahal izateko.

Informazio gehiago

gehiago irakurri

UDAZKENEKO GAZTELEKUKO ETA KULTURETXEKO IKASTAROAK

2017-09-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Irailaren 18an irekiko da Gaztelekuaren eta Kulturetxearen udazkeneko ikastaroetan izena emateko epea. Epe hori irailaren 29an itxiko da.

Jesus Zaballos alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotziak, Txus Alonsok gazteriako zinegotziak  eta Xabier Goitia aurkeztu dituzte udazkenerako Gaztelekuko eta Kulturetxeko ikastaroak. Gaztelekuaren kasuan, 5 dira aurreikusitako ikastaroak: Gitarra, Ukelele, Laguntza Eskolarra, Break Dance eta Shuffle eta Dantza Jazz. Ikastaro horiek 12tik 30era urteko gazteei zuzenduak daude eta urriaren 18an hasiko dira. Informazio gehiago jaso edo izena eman nahi dutenek Gaztelekura joan behar dute:

gehiago irakurri

Ingaterk Consulting enpresak Lasarte-Oriako irisgarritasun-plan berria egingo du

2017-09-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak Ingaterk Consulting enpresari adjudikatu dio udalerriko irisgarritasun-plan berri bat egiteko lana, 38.587 euroan. Lana burutzeko epea 12 astekoa da.

Kontratatutako enpresa aholkulariak aurkeztu duen proiektuak 4 esparru ezberdinetan aztertuko du irisgarritasuna:

gehiago irakurri

Eskolako materiala erosteko laguntzak eskatzeko epea irekitzen da

2017-09-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Datorren astelehenean, hilak 4an, "Familiei eskolako materiala erosteko laguntza eta Lasarte-Oriako merkatzaritaren aldeko babesa"  eskaerak egiteko epea irekitzen da. Eskaerak aurkezteko:

•EPEA: Irailaren 4tik urriaren 2ra arte

•LEKUA: Manuel Lekuona Kultur Etxean (Geltoki Kalea 18)

•ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00era bitartean

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna