Albisteak

Lasarte-Oriak II. Merkatu Jakuetarra ospatuko du asteburu honetan

2017-09-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Iazko edizioaren arrakasta ikusita, Okendo Plazara eta Kale Nagusira itzuliko da Merkatu Jakuetarra, artisautzaren eta kulturaren promozioa beste garai bateko memoriarekin konbinatzen duen festa-azoka.

Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotziak eta ekitaldiaren sustatzaileek gaur aurkeztu dute Merkatu Jakuetarraren 2. edizioa, ostiraletik igandera arte Okendo Plazan eta Kale Nagusian egingo dena, kale hori trafikorako itxi egingo delarik.

Zaballosek lasarteoriatar guztiak animatu ditu aurtengo merkatuan bueltatxo bat egitera, eremu hori jarduera eta tailer ugariren agertoki izango baita, eta, jakina, era guztietako artisau-produktuak eskainiko dituzten 100 saltoki baino gehiago bisitatu ahalko ditugu. Huts egin behar ez dugun aukera bat.

Hiru egun horietan zehar, eremua musikarekin, antzerkiarekin eta hainbat ekitaldirekin girotua egongo da, Erdi Aroko merkatu baten giro tipikoa sortuz eta herritarrak artisauen lana ezagutzera hurbil daitezen animatuz. Izan ere, haietako batzuk lekuan bartan ariko dira lanean, beren produktuak eskainiz.

Parte hartuko duten taldeen artetik, nabarmentzekoa da musika zelta-almogabarreko Barzonia taldea, Pedrit Onewheel orkestra-gizona, antzerki ibiltariko Tartaruga Teatro taldea eta Eulali ipuin-kontaria. Falkoneriaren eta zenbait haur-jolasen erakusketa batez gozatzeko aukera ere izango dugu.

Aurten, parte hartzeko hainbat tailer izango dira:

Festa-eremuaren barruan bi kantina instalatuko dira. Tailerrak, ipuin-kontaketak, haur-jolasak eta falkoneria Brigitarren Plazan egingo dira.

EGITARAUA IKUSI

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna