Udalak eta Agipasek dibortzio osasuntsurako gida bat aurkezten dute
2017-09-29 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udaleko ordezkariek eta AGIPASEk dibortzio osasuntsurako gida bat aurkeztu dute, eta eskuragarri izango da gaurtik aurrera Lasarte-Oriako Udalean. Gida honetan, banaketa osasuntsua izan dadin, edota familian ematen dien konfliktoei aurre egiteko hainbat gako zehazten dira.
Urriaren 5ean, arratsaldeko 19:00etan, Lasarte-Oriako kultura etxean “Memoria partekatu baterantz” informea aurkeztuko da
2017-09-28 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
2013.ean Lasarte-Oriako udalak bizikidetzarako mahaia sortu zuen. Helburua, bakearen eta bizikidetzearen inguruan, udal ordezkaritzako alderdi politikoen arteko hausnarketa eta gehiengo baten adostasuna lortzea izan da.
Testuinguru honetan kokatuta, eta memoria partekatua bultzatzeko helburuarekin, duela urte bat mahaiak Argituz giza-eskubideen aldeko elkarteari eskatu zion herrian gertatutakoaren gorabeherak jasoko zituen lan bat egiteko. Lan horri esker, “memoria partekatu baterantz” sortu zen. Dokumentu horretan, 1956-2016 artean Lasarte-Orian izandako giza-eskubideen urraketak eta ekintza bortitzak jasotzen dira.
Udal Kirol zerbitzuaren informazioa
2017-09-26 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udal kirol zerbitzuak komunikazio bideak hobetu nahi ditu udal kirol instalazioetako erabiltzaileekin.
Helburu horrekin, aurrerakizun teknologikoek ematen dituzten aukerak baliatuz, udal kirol instalazioetako abonatuak diren pertsonak gonbidatzen ditu beraien e-mailaren helbidea Maialen Chourraut kiroldegiko bulegoetan ematera.
Ekimen honen helburua da, erabiltzaile orori udal kirol zerbitzuarekin zer ikusia duen edozein informazio (instalazioen egutegia, jardueren eskaintza…) modu azkar eta pertsonalizatuan eman ahal izatea.
Kiroldegiko bulegoetan jendaurreko zerbitzuaren ordutegia, astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 12:30era eta 17:00etatik 19:00etara da.
Programazio zabala Zaharren Omenaldirako
2017-09-26 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
2016ko Zaharren Omenaldia urriaren 1etik 8ra bitartean egingo da, jarduera-kopuru handi batekin. Astearen barruan, ohiko bazkari herrikoia egingo da frontoian, igande 1ean.
Jesus Zaballos alkateak eta Lourdes Acevedo arloko zinegotziak, Jubilatuen Elkarteko ordezkariekin batera, gaur goizean aurkeztu dituzte aurtengo omenaldiko ekitaldiak. Astea urriaren 1ean zabalduko da, bandera igotzearekin eta elkartean bertan dantzatuko den ohorezko aurreskuarekin.
Datorren ostiralean, Udalbatzarrak ez ohiko bilkura ospatuko du
2017-09-26 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Datorren ostiralean, arratsaldeko 18:30tan Udalbatzarrak ez ohiko bilkura ospatuko du.
Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:
Ireki da enpresa txikiak sortzeko laguntzetarako epea
2017-09-22 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udalak merkataritzan, ostalaritzan edo zerbitzu pertsonaletan enpresa txikiak sortzeko laguntzen eskaeretarako epea ireki du. Laguntza-lerroa itzuli beharrik gabeko 25.000 eurokoa da, eta gehienezko laguntza 1500/1800 eurokoa izango da.
Gure udalerrian hirugarren sektorea indartzeko helburuarekin, Jesus Zaballos alkateak laguntzen deialdi berria iragarri du, Lasarte-Orian merkataritzaren, ostalaritzaren edo zerbitzu pertsonalen sektoreei lotutako enpresa txikiak sortzeko.
Aterpeak Stockaren Azoka egingo du beste behin
2017-09-20 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Irailaren 22an eta 23an, Lasarte-Orian merkataritzako Stockaren Azoka egingo da beste behin, eta denda parte-hartzaileen atarietara itzuliko da ostera. 15 establezimenduk parte hartuko dute azokan.
Jesus Zaballos alkatea eta Nuria Fernández sozioekonomiako zinegotzia bertan zirela aurkeztu zuten azoka Aterpeako ordezkariek. Aurten, azoka hilaren 22an egun osoz eta 23an goiz-partean egingo da. 15 dendak denboraldiko produktuen soberakinak eskainiko dizkiete lasarteoriatarrei. Aurten, denda parte-hartzaileak hauek izango dira: Deco 75 Textil Hogar, Alba Moda, Olmi Mertzeria, Leder Oinetakoak, Urruzola Mertzeria, Arregui Elektrizitatea, Iturbe Zapata-denda, Ines Flores Eskulana, Kattagorri Jostailu-denda, Abreu Bazarra, Donna Boutiquea, Aritza Mertzeria, Mabel Moda, Las-Arte Pintorearen Estudioa eta Marbell Ile-apaindegia.
Kulturetxeak bere 1. Gau Zuria ospatuko du hainbat jarduerarekin
2017-09-18 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Kafetegia berriro irekitzea, musika, dantza eta antzerkia, Lasarte-Oriako 1. Gau Zuriaren atrakzio nagusiak. Ostiralean, irailak 22, Kulturetxea 20:30etik 2:30 arte zabalik egongo da, hainbat ekitaldi kulturalekin.
Jesus Zaballos Lasarte-Oriako alkateak, Maite Iglesias kulturako zinegotziarekin eta Juantxi Ugarte teknikariarekin batera, datorren ostiralean Kulturetxean zer-nolako jarduerez gozatu ahalko dugun aurkeztu du. Zaballosek nabarmendu du Gau Zuri hau beste ahalegin bat dela lasarteoriatarrei kultura irisgarriago egiteko.
“Partekatzeak urrutiago eramango zaitu”, Mugikortasunaren Europako Astearen leloa
2017-09-15 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako Udalak, aurten ere, MUGIKORTASUNAREN EUROPAKO ASTEAn parte hartuko du. Ekimen hori irailaren 18tik 22ra ospatzen da. Aurtengo deialdia “Partekatzeak urrutiago eramango zaitu” lelo pean egin da eta irailaren 22an izendatuta dagoen “autorik gabeko eguna”-rekin bukatuko da.
Agustín Valdivia ingurumeneko zinegotziak eta Eli Gondat Artelatzekoak aste honen helburuak eta egunotarako antolatutako jarduerak aurkeztu dituzte: bigarren eskuko bizikleten azoka, bizikletazko martxa, kalea jostatzeko, formazioko ikastaroak, ibiltzea osasuna da proposamena, argazki-erakusketa eta hiribusa dohainik. Programaren gastua 10.951.69 eurokoa da: 10.685,39 € Artelatzentzat, jarduerengatik, eta 266,30 € DYArentzat, martxetan anbulantziarekin laguntzeagatik.
Euskaltegiko matrikula epea luzatu egin da
2017-09-14 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Udal Euskaltegian izena emateko epea luzatu egin da irailaren 21 arte.
Kurtso hasiera irailaren 25ean izango da.