Albisteak
Eskolako materiala erosteko laguntzak eskatzeko epea irekitzen da
2017-09-01 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Datorren astelehenean, hilak 4an, "Familiei eskolako materiala erosteko laguntza eta Lasarte-Oriako merkatzaritaren aldeko babesa" eskaerak egiteko epea irekitzen da. Eskaerak aurkezteko:
•EPEA: Irailaren 4tik urriaren 2ra arte
•LEKUA: Manuel Lekuona Kultur Etxean (Geltoki Kalea 18)
•ORDUTEGIA: astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 14:00era bitartean
Programa berriaren helburuak dira, batetik, eskola-adineko haurrak eta 40.000 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten familiei laguntzea krisi-garai honetan eta, bestetik, eskolako materiala Lasarte-Oriako herriko dendetan eros dezaten sustatzea.
Materiala izan daiteke idazmahaikoa, eskolako jarduerarako behar diren arropak, optometriako materiala, kirolerako materiala edo jarduera artistikoetarakoa. Ikasle eta familia-unitate bakoitzeko jaso daitezkeen laguntzak honako hauek dira:
- 20.000 eurotik beherako diru-sarrerentzat, 75 €;
- 20.000 eta 30.000 euro bitarteko diru-sarrerentzat, 50 €;
- 30.000 eta 40.000 euro bitarteko diru-sarrerentzat, 25 €.
Laguntza jasotzeko aukera izango dute lehen eta bigarren hezkuntzako derrigorrezko etapetan eskolatutako adingabeak dituzten familiek, berdin delarik zein udalerritan eskolatuak dauden, baina ezinbestekoa delarik eskolako materialaren erosketa beti Lasarte-Oriako dendetan egina izatea.
Laguntza jaso ahal izateko, eskaerari erantsi beharko zaizkio herriko dendak emandako tiketen edo faktura sinplifikatuen jatorrizkoak. Tramitazioa on-line egiten bada, sinestamendu horiek eskaneatuta eta elektronikoki behar bezala sinatuta erantsi beharko dira.
www.lasarteoriasarean.eu/laguntzak