Hastera doa Irisgarritasunaren Plana lantzeko prozesua

2017-10-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Bihar asteartearekin, 18:00etan abiatuko da Irisgarritasunaren Plana lantzeko prozesua, Kulturetxean herritarrentzat egingo den bilera ireki batekin. Planak herriaren diagnostikoa egingo du irisgarritasunari dagokionez, eta hura etapaka hobetzeko plan bat proposatuko du.

gehiago irakurri

Argituz-en txostena aurkeztu da

2017-10-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Aurkeztu da Memoria partekatu baterantz txostena. Argituz-ek egindako txostenak 23 lasarteoriatarren testigantzak jasotzen ditu, bai halaber gure herrian 1956tik 2016ra bitartean gertatutako bortizkeriazko ekintzen zerrenda bat.

gehiago irakurri

Pablo Garaikoetxea ikastetxean galdara berri bat instalatzea adjudikatu da

2017-10-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Climatizaciones Orio S.L. enpresa arduratuko da Garaikoetxea ikastetxeko galdara-gela eraberritzeaz eta galdara berria instalatzeaz. Inbertsioaren kostu totala 72.676 eurokoa izango da.

Horrela konponbidea emango zaio lehenbailehen heldu beharrekoa zen arazo bati, oraingo galdarak dauzkan gabeziak direla-eta ordeztu beharra baitzegoen. Lizitazioko prezioa 78.035 eurokoa zen, eta obra eta hornidura Climatizaciones Orio S.L. enpresari adjudikatu zaizkio, hark eskaini baitzuen preziorik hoberena, 3 urteko garantiaz gain.

 

 

gehiago irakurri

Udalbatzarrak datorren asteartean, urriak 10 ohiko bilkura ospatuko du

2017-10-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalbatzarrak datorren asteartean urriak 10, arratsaldeko 18:30tan, ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:

gehiago irakurri

Ireki da Lasarte-Oriako 2017ko kirolariak partaidetza bidez hautatzeko prozesua

2017-10-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Ireki da Lasarte-Oriako 2017ko kirolariak partaidetza bidez hautatzeko prozesua. Proposamenak aurkezteko epea urriaren 20an itxiko da. Saritutako kirolariek diploma bat jasoko dute abenduan egingo den Lasarte-Oriako Kirolaren Galan.

gehiago irakurri

BURUNTZALDEKO IBILBIDEEN 10. EGUNA

2017-10-04 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Urriaren 8an (igandea) Buruntzaldeako Ibilbideen 10. eguna ospatuko da. Informazio gehiagorako klikatu hemen.

 

gehiago irakurri

Oriak baditu bere historia gogorarazten dituen kartelak

2017-10-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oria Guztion 2017 programarekin auzoaren historiaren elementu enblematikoekin heldu da Oriara.  Dagoeneko zintzilikatu dituzte Brunet fabrikaren oroimenez hainbat argazki, hango hainbat langilerena eta baita Sorgin-dantza eta musika taldearen beste hainbat ere.

gehiago irakurri

Udalak ostiralean ospatutako ez ohiko Udalbatzarrean hartutako erabakien emaitzak

2017-10-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

2017ko irailaren 29an buruturiko ez ohiko Udalbatzarrak eztabaidatutako puntuaren berri ematen dizuegu. Bertan, bozketaren datuak ikusgai dituzue:

gehiago irakurri

Zinema eta memoria historikoa, urriko kultur argudio nagusiak

2017-10-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Zinemaren itzulera –haurrentzat, helduentzat eta zineforuma- eta Islada Ezkutuaken  hitzaldi zikloa dira antzerkia faltako ez duen kultur programazio baten osagai erakargarri nagusiak.

Urriko zinemak honako zinema programazioak dakarzkigu. Haurrentzako zineman: 8an, Ritxard Zikoina (euskaraz); 15ean, Gru. Mi villano favorito; 22an, Emoji: la película eta 29an, Cars 3 K. Helduentzako zineman: 8an, La seducción; 15ean, Barry Seal; 22an, Detroit eta 29an, Churchill. Okendo zineforumean: 6an, Dunkerkey, eta 20an, Estiu 1993, azpitituludun jatorrizko bertsioan. Gainera, 27an, Goazen 4. Denboraldiaren 1. kapituluaren aurrestreinaldia proiektatuko da.

gehiago irakurri

2017ko Sasoetako jaietako programak nobedadeak ditu

2017-09-29 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak eta Sasoeta Sasoian auzo-elkarteak Sasoetako jaietako azpiegitura eta finantzazioa 3 urtez bermatuko duen hitzarmena sinatu dute. Guztira 9.670 euro.

Lasarte-Oriako alkateak, Jesus zaballosek,  Sasoeta Sasoian auzo-elkarteko ordezkaria den Iban Muñozekin batera, hitzarmena sinatu dute. Bertan jasota gelditzen da, Udalak bere gain hartzen duela hurrengo hiru urteko Sasoetako jaiak antolatzeko behar den finantzaketa eta azpiegitura. Banaketa hurrengoa da, 2.935€ 2017rako, 2.976€ 2018rako, eta 3.017€ 2019rako. Txus Muñoz, jaietako zinegotzia eta Sasoeta Sasoian auzo-elkarteko Pepita López eta Ángel López ere bertan ziren.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna