Albisteak
Lasarte-Oriak Kutxa Kultur Festibalarekin kolaboratuko du
2017-09-12 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala
Lasarte-Oriako alkateak, Txus Alonso festetako zinegotziarekin eta Aterpeako ordezkariekin batera, Pintxo-musika eta irailaren 16an Kutxa Kultur Festibalaren kariaz egingo diren kontzertuak aurkeztu ditu.
Zaballosek garrantzizkotzat nabarmendu du Hipodromoan egingo den ekitaldi hori ordu batzuez gure herrian sartuko dela. Horregatik, udala jakitun zen gure ezaugarriak indartuko dituen jardueraren bat egin beharraz.
Aterpearen eskutik eta Keler garagardogilearen kolaborazioarekin, 12:00etatik 15:00etara pintxo-pote berezi batez gozatzeko aukera izango dugu: pintxo-musika. Ostalaritzako hainbat establezimenduk 3 euroko prezioan eskainiko dute garagardo bat pintxo batekin batera, zeinak Kutxa Kultureko musika-talde baten izena eramango baitu:
-
Arkupe Taberna: THE HIVES, teriyaki oilasko-brotxeta saltsa biziarekin
-
Buenetxea kafetegia: LOVE OF LESBIAN oilaskozko minibegetala
-
La Vie Gastrobar: AMATEUR, odolkizko wonton raviolia eta pikillozko mermelada
-
Also Taberna: FRANÇOISE & THE ATLAS MOUNTAINS, txekor-masailak ardo beltzetan perretxikozko kurruskariarekin
-
Pub Usoak: HERCULES & LOVE AFFAIR, etxeko gazta-tarta
-
Lasarte taberna: THE JESUS AND MARY CHAIN, piperrak bakailaoz beteak
-
Yolanda taberna: THE DIVINE COMEDY, galeperrak ehiztari-saltsarekin eskabetxatuak
-
Jalai taberna: KOKOSCHKA, etxeko tripakiak
-
Viña del Mar kafetegia: DEPEDRO, indioilarra garagardozko gelatinarekin
-
Abend Garagardotegia: EROL ALKAN, hegaluze tipulaztatua
-
Jalgi Taberna: THE DRUMS, txanpiñoiak plantxan Erramu estiloan
Horrez gain, eta kalea girotzeko, hiru musika-talde ariko dira hiru toki ezberdinetan:
-
The Roadhouse: Ola Kalean 12:00etan.
-
Indian Feathers: Jaizkibel Plazan 13:00etan.
-
Psycoacustic: Pablo Mutiozabalen 14:00etan.
Gainera, kontzertuak egiteko beharrezko azpiegitura jarriko du udalak.