Albisteak
Herritarren parte-hartzeko postontziak
2013-01-01 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Azkeneko hilabeteetan Parte hartzeko prozesu ezberdinak jarri dira martxan. Lanketa guztietan bileretara etorri ezin zuten herritarren iritzia jaso nahi izan dugu. Iritzi hau birtualki edo presentzialki jaso da. Birtualki iritzia emateko herritar edo nahi duen guztiarentzat helbide elektroniko bat dago: partehartzea@lasarte-oria.org eta hemendik aurrera webgunea izango dugu. Presentzialki berriz, herritarrek beti kultur etxera hurbildu behar izan dute eta hau oztopo bat izan daitekeela pentsatzen dugu.
Parte-hartzeko prozesuak martxan jarri ditugunean, beti aipatu dugu herritarrekin komunikazioa oso garrantzitsua dela. Parte-hartzeak ez luke logikarik izango herritarrekin elkarlan bat edo informazio trukea egongo ez balitz. Ideia honetan oinarrituta herriarengana gehiago hurbildu ahal izateko eta aldi berean herritarrek Udala gertuago sentitzeko, Udalari dagokio herritarren esku baliabide ezberdinak jartzea, kasu honetan tresna berri bat jarri nahi dugu martxan Parte-hartze postontzia.
Helburua:
• Herritarrekin bi zentzutako komunikazioa erraztea.
• Herri eta udalaren erlazioan bide bat gehiago irekitzea.
• Herritarrek herrian egiten diren parte-hartzeko prozesuetan presentzialki ez bada ere parte-hartzeko aukera izatea.
• Postontziak jartzen diren puntuak parte-hartzeko erreferente bihurtzea. Modu honetan parte-hartzea gure eguneroko zati bat gehiago bilakatzea.
7 postontzi egin dira eta herriko eraikin publikoetan kokatu dira:
Udaletxean, Kultur etxean, kiroldegian, Osasun etxean, Gaztelekua, Zentro zibikoa, Villa Mirentxu.
Diseinua:
Postontzi berri hauek Parte-hartze departamenduaren logoarekin erlazio zuzena duen diseinu berezia dute. Komikietako bokadilo itxurakoak egin ditugu jendeak errez identifikatu ahal izateko eta era berean hitza hartzearen sinbolo zuzen moduan. Beste alde batetik kolore ezberdinetakoak daude departamentuko logoan bezala, herrian egon daitezkeen mila iritzien aberastasun hori irudikatzeko. Eta gainera eskuorriak, informazioa, jasotzeko lekutxo bat du aldamen batean bi funtzio bete ditzan: informazioa jaso eta eman.
Erabilera:
Postontzi hauek herritarrentzako parte-hartzeko erreferentzia izateko egin dira. Bertan mota guztietako ekarpenak jasoko dira, eta herritarren iritzi, proposamen, kezka eta abarren txokoa izan nahi dute.