Albisteak

San Pedro jaiak antolatzeko bilera

2013-03-19 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kultura eta Jaiak

Beste urte batez San Pedro jaiak gero eta gertuago ditugu, eta lehengo urtean egin moduan, Gazteria, Festak eta Kirola departamentuaren asmoa berriro ere hauen antolaketarako herritarren partea hartzea sustatzea eta bermatzea da, jaiak horrela aberasgarriagoak, zabalagoak eta herrikoiagoak baitira.

 

Hori dela eta, martxoaren amaieratik aurrera pausoak emateari ekingo diogu. Lehengo urteko esperientziatik ikasi, prozesuak emandako esperientzia positiboak aintzat hartu, eta aldatu beharrekoak aldatzeko asmoa dugu.

 

Planteamendua 2012. urteko oso antzekoa izango da, baina aldaketa garrantzitsu bat izango du: 2012. urtean proposamenak bildu genituen batik bat, informazio guztia ostean departamentuak kudeatuaz. Aurtengoan, herritarrek eta herriko elkarteek iniziatiba hartu eta jaien antolaketan gehiago inplikatzea sustatu nahi dugu, haiek izan daitezela antolaketan partaide, eta ez proposatzaile soil.

 

Hori dela eta:

 

 

 

Besterik gabe, Gazteria, Festak eta Kirola departamentutik herritarrak eta herriko elkarteetako ordezkariak gonbidatu nahiko genituzke bilera eta dinamika guzti hauetan parte hartzera, Lasarte Oriako historian izan diren festa partehartzaileenak prestatzeko. Beste behin ere, busti zaitez festa hauetan, jaietan blai!

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna