Alkateak errefuxiatuen egoerari erantzun bat emateko erreklamatu dio Gobernuari

2016-05-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako alkateak jarduneko gobernuko presidenteari gutun bat helarazi dio, Europan aterpea bilatzen duten milaka pertsonak bizi duten drama humanitarioari erantzun bat emateko exijituz.

gehiago irakurri

Euskararen 9. Maratoia 40 eguneko erronka berri bati hasiera emateko

2016-05-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Urriaren 22an eta 23an ospatuko da eta lasarte-oriatarrak hizkuntzaren armairutik irtetera gonbidatzen ditu. Herritarrei lotsa kendu eta euskara erabiltzera animatuko ditu.

gehiago irakurri

Gorako errekurtsoa Zubietako erraustegiaren kontra

2016-05-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udalak urratsak abiatu ditu gorako errekurtsoa jarri ahal izateko, Eusko Jaurlaritzaren aurrean, erraustegiaren ingurumen-inpaktuaren deklarazioa onesten duen ebazpenaren kontra.

gehiago irakurri

Bidegorrian artapen lanak

2016-05-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIKO OHARRA

2016/05/11 egunean, bidegorrian Artapen lanak hasiko dira; beraz, bidegorri hauek moztuta egongo dira ondoko taulan adierazten diren egunetan.

Honen bitartez, lan hauen hasiera jakinarazten dizuegu.

Bidegorria

Eremua

LUZERA

LANEN HASIERA

LANEN BUKAERA

ORDUTEGIA

I.2 002F

Donostia-Lasarte Oria

1.690 m

2016/05/12

2016/05/13

08:00 - 17:00

I.3 002F

Martutene-Astigarraga

1.044 m

2016/05/11

2016/05/11

14:00 - 17:00

I.3 005F

Hernani (Karabel-Portu)

713 m

2016/05/12

2016/05/13

08:00 - 17:00

I.3 008F

Urnieta - Andoain

1.853 m

2016/05/12

2016/05/13

08:00 - 17:00

Barkatu eragozpenak.

gehiago irakurri

Energiaren Kontsumo Sostengarriaren Astea aurkeztu dute

2016-05-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Alkateak eta Usurbilgo lanbide-eskolako zuzendariak energia aurrezteari eta energiaren kontsumo sostengarri eta arduratsuari buruz datorren astean egingo diren ekitaldiak aurkeztu dituzte.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak atzo hartutako erabakiak

2016-05-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

2016ko maiatzaren 10ean buruturiko ohiko Udalbatzarrak  8 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erbakien berri ematen dizuegu. Bertan, bozketa guztien datuak ikusgai dituzue:

 

gehiago irakurri

Udaberriko Festa aurkeztu dute

2016-05-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Gaur goizean, Sozioekonomiako zinegotziak eta de Aterpea elkarteko lehendakariak Udaberriko Festaren ekitaldiak aurkeztu dituzte. Maiatzaren 13an izango da festa, eta herriko merkatari eta ostalariek antolatu dute.

gehiago irakurri

Udalbatzarrak datorren asteartean maiatzak 10 ohiko bilkura ospatuko du

2016-05-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalbatzarrak, datorren asteartean, maiatzak 10, arratsaldeko 18:30tan,  ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:

gehiago irakurri

KZgunearen ikastaroak Gaztelekuan

2016-05-06 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

KZgunea sareak teknologia berriei buruzko doako zerbitzuen eta ikastaroen katalogo zabala eskaintzen dizu Lasarte-Oriako Gaztelekuan.

gehiago irakurri

Indarrean daude euskara saileko 2016ko diru-laguntzak

2016-05-05 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza

Euskara Batzordeko lehendakaria den Jon Antxordoki jaunak 2016 urtean euskara-sailak egin duen diru-laguntza deialdia aurkeztu zuen. Guztira sei diru-laguntza lerro aurkeztu ditu eta horietarako, momentuz, 57.680 € daude onetsita eta 68.680 € izango dira Udalak aurrekontuak onesten dituenean.

 

Deialdi bakoitzaren baldintzen eta eskaera-orrien berri nahi duen orok Udalaren webean du informazio guztia edo bestela Euskara-zerbitzura hurbil daiteke (943376184).

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna