Albisteak

Alkateak errefuxiatuen egoerari erantzun bat emateko erreklamatu dio Gobernuari

2016-05-13 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako alkateak jarduneko gobernuko presidenteari gutun bat helarazi dio, Europan aterpea bilatzen duten milaka pertsonak bizi duten drama humanitarioari erantzun bat emateko exijituz.

 

Alkateak bere gutunean Rajoy jaunari jakinarazten dio joan den irailaren 8an Lasarte-Oria herri aterpetzaile deklaratu zela, errefuxiatuen krisiak dakarren drama humanitarioari erantzuna emateko; izan ere, gizatasunak jasan behar lukeena baino denbora gehiago luzatzen ari da.

 

Jakinarazten dio deklarazio hartatik luzaro gabe kondizio eta egoera ekonomiko eta sozial dibertsoenetako lasarteoriatarrak Udal honekin kontaktuan jarri zirela Udalbatzak hartutako erabakiari beren babes erabatekoa agertzeko eta, aldi berean, errefuxiatuei logelak edo beren etxebizitza modu altruistan eskaintzeko, Lasarte-Orian bizimodu berri bati ekiteko lekua izan dezaten.

 

Udala jabetzen da arazo konplexua dela, baina dagoeneko zazpi hilabete igaro dira Espainiako Gobernuak Espainian 17.680 pertsona hartzeko baietza eman zuenetik, eta gauza da denbora-bitarte horretan oso gutxi izan direla asiloa jaso izan duten siriarrak eta gatazkan dauden beste herrialde batzuetakoak, 18 bakarrik izan baitira.

 

Gutunean gobernuari jakinarazten dio Udalak zain jarraitzen duela orain hilabete batzuk emandako hitza noiz beteko, eta bi ekipamendu erreserbatuta dauzkagula errefuxiatuak aterpetu ahal izateko.

 

Gutuna amaitzeko, Zaballosek Rajoy jaunari eskatzen dio egin beharreko gestioak egin ditzala eta lehenbailehen baimena eman dezala Lasarte-Oriako herriari dagozkion errefuxiatuak irits daitezen eta, hala, asiloaren eskubide funtsezkoa eman dakien, giza eskubideen defentsarekin konprometitutako herria garen aldetik hori ematera obligatu baikinen.

 

Era berean, Espainiako Gobernuari eskatzen dio gerrazko gatazka guztien kontra posiziona dadila, jendeak bere jatorriko herrialdeetatik masiboki ihes egitea eta gerrako erbesteratu bihurtzea eragiten ari baitira.

 

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna