Udalbatzarrak datorren asteartean ekainak 14 ohiko bilkura ospatuko du

2016-06-10 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalbatzarrak, datorren asteartean, ekainak 14, arratsaldeko 18:30tan, ohiko bilkura ospatuko du. Bertan ondoren zehazten diren gaiak eztabaidatuko dira:

gehiago irakurri

2016ko San Pedroko Jaietako programa aurkeztu da

2016-06-09 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udaleko eta gizarteko zenbait ordezkarik atzo aurkeztu zuten aurtengo jaien programa. Berritasunen artean, festetako zinegotziak festa-gune berriak nabarmendu zituen, eta egun bat gehiago iraungo dutela. Entitate parte-hartzaileei beren kolaborazioa eskertu zien.

gehiago irakurri

XXXV. SANTA ANA PALA TXAPELKETA

2016-06-08 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Kirolen Udal Zerbitzuak hogeita hamabosgarren Santa Ana pala txapelketa antolatuko du aurten. Txapelketa 2016ko ekainaren 20an hasiko da eta uztailaren bukaera arte garatuko da. Txapelketan 16 urte beteak izanik,  Lasarte-Orian bizi diren emakumeek eta gizonezkoek parte hartu ahal izango dute.

 

Izena ematea (bikotea osatzen dutenen eta ordezko jokalariaren izena, bi abizen eta telefono zenbakia) udal kiroldegian egin behar da ekainaren 15a arte. Inskripzioa doan da.

 

 

gehiago irakurri

Ingurumenaren Munduko Eguna ospatuko da

2016-06-07 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

“Basabizitzaren etorkizuna gure esku dago” lemapean, Lasarte-Oriak Ingurumenaren Munduko Eguna ospatuko du datorren astean, espezie inbaditzaileek gure herriari dakarkioten mehatxuaz kontzientziatzeko.

 

gehiago irakurri

Euskaltegiko udako ikastaroak: Matrikula zabalik

2016-06-03 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Habe 3 edo EGAko bigarren deialdiko azterketa prestatzeko ikastaroa

Ikastaroaren iraupena: Uztailaren 1etik 29ra

Matrikulaldia: ekainaren 1etik 20ra

Bulego ordutegia: 9:30 – 19:00

Tfnoa: 943-361621    euskaltegia@lasarte-oria.eus

 

 

gehiago irakurri

Kultura Auzoetara programa

2016-06-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

“Kultura Auzoetara” programa datorren astean iritsiko da Oria auzora. Ipuin-kontari bat eta kontzertu bat izango dira datorren asteartean, ekainak 7, auzo horretan gozatu ahalko direnak.

gehiago irakurri

XXVIII. SQUASH TXAPELKETA

2016-06-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Larunbatean, ekainak 4, udal kiroldegian XXVIII. Squash txapelketaren finalak jokatuko dira. Jardunaldia arratsaldeko 15:00etan hasiko da, Raúl Mateosek eta Aitor Tejerok jokatuko duten kontsolazioko finalarekin; jarraian txapelketaren hirugarren eta laugarren postua erabakitzeko partida jokatuko dute Xabier Azaldegik eta Kinin Calvok; txapelketaren finala Iñaki Garcíak eta Iker Cañedok jokatuko dute.

Partidak bukatu ondoren finalisten arteko sari banaketa egingo da.

 

 

gehiago irakurri

Nerabeen eta Familien Laguntzarako Programaren hitzaldia

2016-06-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

 

 

Ekainaren 8an, 18:00etan, Norbera elkarteak “Nerabeak dituzten familiek: tratu oneko erlazioaren ezaugarriak” hitzaldia emango du Kulturetxean.

 

gehiago irakurri

“Ondo Ibili – Ibiltzea Osasuna da” programaren ebaluazioa.

2016-06-02 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Ekainaren 9an 10:00etan “Ondo Ibili-Ibiltzea Osasuna da” programa balioesteko bilera egingo da Jubilatuen Elkartean; programa hau pertsona zaharrei zuzenduta dago eta uda heltzearekin bukatzen da.

gehiago irakurri

Eskolako materiala erosteko laguntzak

2016-06-01 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Udalak eskolako materiala Lasarte-Oriako dendetan erosteko laguntzen programa bat jarri du martxan 2016-2017 ikasturterako, lehen eta bigarren hezkuntzako ikasleei zuzendua. Laguntzak 75, 50 edo 25 eurokoak izan ahalko dira. Alkateak gogorarazi du funtsezkoa dela egindako erosketaren froga-agiria gordetzea.

gehiago irakurri

iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna