Albisteak

Gorako errekurtsoa Zubietako erraustegiaren kontra

2016-05-12 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Lasarte-Oriako Udalak urratsak abiatu ditu gorako errekurtsoa jarri ahal izateko, Eusko Jaurlaritzaren aurrean, erraustegiaren ingurumen-inpaktuaren deklarazioa onesten duen ebazpenaren kontra.

 

Lasarte-Oriako alkateak idatzi bat helarazi dio Eusko Jaurlaritzari, eskatuz Udala parte interesatutzat onartua izan dadila espedientean, eta ofizialki jakinaraz diezagutela Zubietako errauste-plantaren ingurumen-inpaktuaren deklarazioa onesten duen ebazpena. Udaletik, partetzat onartua izan behar dugula deritzogu, kontuan izanda Partzuergoak aurkeztutako estudioaren eta proiektuaren kontra 2009an aurkeztu genituen alegazioak.

 

Behin ebazpena ofizialki notifikatzen digutenean, eta haren edukiaren xehetasun guztiak dakizkigunean (oraindik ez baita argitaratu), ebazpen horren kontra gorako errekurtsoa aurkezteari ekingo diogu.

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna