Albisteak

Energiaren Kontsumo Sostengarriaren Astea aurkeztu dute

2016-05-11 |  iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala

 

Alkateak eta Usurbilgo lanbide-eskolako zuzendariak energia aurrezteari eta energiaren kontsumo sostengarri eta arduratsuari buruz datorren astean egingo diren ekitaldiak aurkeztu dituzte.

 

Oier Aranzabal ikastetxeko zuzendariordea arduratu da programa azaltzeaz. Astearte 17an zabalduko da, 17:00etan, Kulturetxean emango den hitzaldi batekin, non Oier Aranzabalek berak aurkeztuko baitu “Enegur: energia-kontsumoa murrizteko eraikuntzako estandar bat”. Marta Epelde fatxaden isolamenduaz eta zaharberritzeaz arituko da.

 

Asteazken 18an, Landaberriko ikasleek Usurbilgo LHII bisitatuko dute, efizientzia energetikoarekin eta energia berriztagarri alternatiboekin zerikusia duten zenbait tailerretan parte hartzeko, eta ondoren argazki-tour bat egingo dute. Arratsaldeko 18:00etan, eta berriz ere Kulturetxean, Goiener enpresako Álex Lópezek hitzaldi batean azalduko digu nola ulertu argindarraren faktura eta zein diren etxean energia-kontsumo efizientea egiteko giltzarriak. Mertxe Altzugurenek KIUBen funtzioak azalduko dizkigu, fakturekin ados ez bagaude.

 

Ostegun 19an 18:00etan, Gorka Apaolazak gure etxeko argiztapenaren efizientzia energetikoaz hitz egingo du, eta Ventanas Alkar enpresako Luis Mª Carballok, energia-kontsumoa gutxitzeko leihoek duten garrantziaz.

 

Ostiral 20an, 9:30ean, Usurbilgo LHIIn Enegur inauguratuko da: energia-kontsumo apaleko modulu berriztagarri bat, ikastetxeko ikasleek egina.

 

Amaitzeko, larunbat 21ean, 10:00etatik 14:00etara, Energiaren Azoka egingo da Okendo Plazan. Bertan, Landaberriko ikasleek egindako argazkiak jarriko dira ikusgai, eta efizientzia energetikoarekin eta energia berriztagarrien kontsumoarekin zerikusia duten panelak eta gailuak erakutsiko dira, horietatik nabarmenetako bat ibilgailu elektrikoa izango delarik.

 

Jesus Zaballos alkateak azaldu du herritarrek gero eta garrantzi handiagoa ematen diotela energiaren fakturari edo etxeetako efizientzia energetikoaren ziurtagiriei. Eskerrak eman dizkio Usurbilgo LHIIri Lasarte-Oriarekin inplikatzeagatik, horren erakusgarri baita, besteak beste, Udalarekin elkarlanean antolatutako astea.

 

Ikastetxeko zuzendariak, Patxi Vaquerizok, bi alderdi nabarmendu ditu: lehenik eta behin, bi entitateen arteko lankidetza, eta horregatik eskertu ditu denbora guztian izandako erraztasunak eta interes komunak. Bigarrenik, Energiaren Astearen gaia, giltzarria baita berak zuzentzen duen ikastetxearentzat. Helduko zaien gaien artean, hauek gogorarazi ditu: energiaren fakturazioa, nola aurkeztu berokuntzan edo argiztapenean, edo zer izan kontuan fatxada bat konpontzean; hori guztia espezialisten laguntzarekin.

 

Sozioekonomiako zinegotziak, Beatriz Juezek, Usurbilgo LHIIren lankidetza eskertuz amaitu du. Azpimarratu du bere helburuetako bat dela Kontsumoaren arloa dinamizatzea, gai garrantzitsua baita kontuan izaten badugu energiaren fakturazioarekin loturiko zenbat salaketa tramitatu dituen KIUBek.

 

Kartela ikusi

Feriaren azalpenak

 

Idatzi zure iruzkina

segurtasun kodea
Lege oharra onartzen dut
iametza interaktiboak garatuta
CSS | XHTML | WAI-A | Lege oharra | Irisgarritasuna