Hurrengo astean “Mugikortasun jasangarriaren aldeko astea“ ospatuko da
2014-09-12 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena
Lasarte-Oriako Udalak aurten ere Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astean parte hartuko du. Ekimen hori Mundu mailan ospatzen da irailaren 16tik 22ra. Aste horren barnean, irailaren 22a gainera, “Nire Autorik gabeko Eguna” izendatua dago.
Gozatu kirolaz, haurrentzako kirol eskaintza kiroldegian
2014-09-12 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola
Beste urte batez Lasarte-Oriako kirol zerbitzuak haurrei zuzenduriko epe motzeko nahiz epe luzeko hainbat kirol jarduera antolatu ditu kiroldegian. Osasuna, lagun giroa eta oro har kirolaz gozatu nahi duten guztientzako aukera paregabea eskaintzen du. Beraz, izen eman nahi duenak irailetik aurrera aukera du.
Gaztelekuko areto ezberdinak erabiltzeko eskaera epea ireki da
2014-09-11 | iruzkinak: 1 | Lasarte-Oriako udala
Udako oporren ostean, dagoeneko Gaztelekua irekita dago, eta aurtengo ikasturtetarako berrikuntza ugari dakartza gainera. Proiektu honen zabaleratik Gazteria sailean garbi izan dugun filosofiarekin jarraituz, pixkanaka urtetik urtera eskaintzen dituen zerbitzuak zabalduz eta gazteei autonomia gehiago emanez lan egiten ari gara. Modu horretan, aurtengo aldaketarik garrantzitsuena ordutegiaren zabalpena eta sexologia-zerbitzu berritzaile baten ezarpena izango da.
Udalbatzarrak joan den asteartean hartutako erabakiak
2014-09-11 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Udala
Asteartean, 2014ko irailaren 9an buruturiko udalbatzarrak 9 puntu eztabaidatu zituen eta jarraian bertan harturiko erabakien berri ematen dizuegu. Bertan bozketa guztien datuak ikusgai dituzue.
Gozatu kirolaz kiroldegiko aurtengo jarduerekin
2014-09-10 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola
Beste urte batez Lasarte-Oriako kirol zerbitzuak epe motzeko nahiz epe luzeko hainbat kirol jarduera antolatu ditu kiroldegian. Osasuna, lagun giroa eta oro har kirolaz gozatu nahi duten guztientzako aukera paregabea eskaintzen du. Beraz, izen eman nahi duenak irailetik aurrera aukera du.
Lasarte-Oriako mugikortasuna iruditan
2014-09-08 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Osasuna eta Ingurumena
Aurtengo mugikortasunaren astean antolatu diren ekimen ezberdinen barruan argazki bilketa bat egitea proposatzen dugu ondoren guztiekin erakusketa bat osatzeko. Horretarako gaurtik hasi eta hurrengo irailaren 14arteko epea irekiko da argazkiak jasotzeko.
Aterpeak Manttagorriaren kanpaina jarri du martxan
2014-09-05 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Sozioekonomia
Gaur eguerdian Aterpeak, Lasarte-Oriako merkatari eta hostalarien elkarteak, Udaletxeko arduradunekin batera Manttagorrian oinarrituriko kanpaina berria aurkeztu du. Bertan, Aterpeak azaldu duenez, hiribusaren erabiltzaileei txartelaren kostua ordainduko zaie kanpainari atxikitu diren komertzioetan, beti ere 5 euro baina gehiagoko erosketa egiten badute.
%85eko bekarekin, “Emaiozu buelta bat zure munduari euskararekin”
2014-09-04 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza
Euskara ikasteko edota hobetzeko aukera oso ona eta ia-ia dohainik eskaintzen dute herriko bi euskaltegietan
Herriko bi euskaltegietako zuzendariek, Pablo Barrio alkateak eta Boris Nogales Euskara Batzordeko lehendakariak lagundurik, herritarrak gonbidatu dituzte euren euskara-gaitasuna hobetzeko aukera paregabeaz baliatzera
EUSKARA ESKURA UDAL EUSKALTEGIAN
2014-09-03 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Euskara eta Hezkuntza
Dagoeneko zabalik dago izena emateko epea Udal Euskaltegian. Aurtengo ikasturtean abantaila handiak izango dira euskara ikasteko. Besteak beste, diru laguntzak %40tik %85era igo dira Lasarte-Orian erroldatutako ikasle guztientzat. Gainera, irailaren 17a baino lehen izena emanez gero, matrikula 10 kuotatan ordain liteke inongo errekargurik gabe.
Hiri-seinale berriak jarri dira udalerrian zehar
2014-09-02 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Hirigintza eta zerbitzu orokorrak
Udalerrira gerturatzen diren bisitariak orientatzeko helburuarekin 21 seinale jarri dira hiri-guneko hainbat puntutan. Hauetariko batzuk errepideen nahiz inguruko udalerrien noranzkoak erakusten dituzten, beste batzuk udal zerbitzuei zuzenduak daude eta azkenik Hipodromoa bezalako interes berezia duten puntuak ere agertzen dira.