Albisteak
Gozatu kirolaz kiroldegiko aurtengo jarduerekin
2014-09-10 | iruzkinak: 0 | Lasarte-Oriako udala | Kirola
Beste urte batez Lasarte-Oriako kirol zerbitzuak epe motzeko nahiz epe luzeko hainbat kirol jarduera antolatu ditu kiroldegian. Osasuna, lagun giroa eta oro har kirolaz gozatu nahi duten guztientzako aukera paregabea eskaintzen du. Beraz, izen eman nahi duenak irailetik aurrera aukera du.
Klikatu hemen aurtengo eskaintza ikusteko
IZENA EMATEKO ETA ORDAINTZEKO ARAUAK
* Instalazioetako edozein abonu edo jardueratan izena ematea pertsonala eta hark dirauen artean luzatuko da (ikastaro osoa). Abonu edo jarduera batean baja emateak ez du suposatuko ordaindutako kuota itzuliko denik, ezinbesteko arrazoiak salbu, behar bezala justifikatua dagoenean. Bajak eragina izan dezan, Udalaren erregistro orokorrean baja-eskariari dagokion idatzia aurkeztu behar da. Bajak eragina izango du baja-eskaeraren idatzia Udalaren erregistro orokorrean aurkezten den egunean.
* Jarduera bat aurrera eramateko, hasIera-egunaren aurreko ostiralean taldeak 11 inskripzio behintzat izan beharko ditu (igerilekuko jardueretan gutxienez 6 lagun).
* Inskripzioa egina kontsidera daiteke erreserba egin eta matrikula Kirolen Udal Zerbitzuaren bulegoetan ordaindu denean.
* Iraupen luzeko ikastaroetan, matrikula honela ordaindu daiteke
- Osorik: zenbatekoaren %100 jarduera hasi aurretik.
- Zatika: %60 jarduera hasi aurretik
%40 urtarrilean.
- Zatikako ordainketa kontu korronte edo libreta bidez helbideratuko da.
- Jarduerak dirauen bitartean kirol-instalazioetako abonuan baja ematen duten ikastarogileek abonatu gabeen tarifari dagokion parte proportzionala ordainduko dute eta alderantziz.
- Tasa hauen ordainketan salbuespen eta hobariak ere badaude. Informazio gehiago nahi izanez gero galdetu Villa Mirentxun.